Irisgarritasuna toki batera erosotasunez eta oztoporik gabe iritsi do zerbitzu bat eragozpen edo trabarik gabe erabili ahal izatea. Kontzeptua bereziki urbanismoan, zerbitzu publikoen eskaintzan eta informazioa eskuratzean (adibidez, web orrialde batean informazioa bilatzerakoan) erabiltzen da, maiz desgaitasunak, esklusio-egoeran, kalteberak diren edo zailtasunak dituzten pertsonei buruz erreferentzia eginez. Urbanismo alorrean, irisgarritasuna oztopo arkitektonikoak ezabatzearekin eta garraio-sistema zabal, ireki eta eskuragarriekin dago loturik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, accesibilidad.
Loturiko artikuluak
Hezkuntzaren soziologiaHezkuntzaren soziologia soziologiako kontzeptuak, teoriak eta metodoak hezkuntzaren ikerketara, praktikara eta administraziora aplikatzen dituen soziologiaren adarra. Soziologiaren ikuspuntutik hezkuntza fenomeno soziala guztiz, areago esan liteke hezkuntza sozializazio modu…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…