Irisasi


KategoriakEuskal Herria

Irisasi Usurbilgo udalerrian dagoen mendi eremu publikoa da, 730 Ha.koa, egun Gipuzkoako Aldundiaren esku dagoena. Jatorrian, 1836ko Mendizabalen desamortizazioan sortu, Irisasi izenarekin bataiatu eta espainiar estatuaren esku utzitako eremua da, Andatza  eta Ydia (Andatzaren ipar hegalean, Oria ibaitik gertu) mendi eremuak batuz, eremu horiek XII mendetik Orreagako santutegiaren esku izan ondoren. Mende horietan zehar, eremu horiek Oria ibaiaren bokalean kokaturiko ontziolak zurez hornitzeko erabili ziren. Desamortizazioarekin batera, basogintzarekin jarraitu zen eremu horietan. XX. mendean zehar pinu espezieen landaketa ugari egin ziren. Zorionez, XXI mendetik bertako zuhaitz espezieak landatzeari ekin zaio. Egun, baso eremu zabal eta trinkoa da, antropizazio eskasarekin. Usurbilgo Aginaga auzotik ikus daiteke bere zabalera osoan, Oria ibaiaren bestaldean.

175 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.