Lapitxuri Urdazuri ibaiaren adarra da, Dantxarinean sortzen dena, Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren arteko mugak. Ainhoa eta Ezpeleta herriak zeharkatzen ditu.
Irigain Usurbilgo udalerrian dagoen muino bat da, Andatza mendiaren inguruko mendilerroaren iparraldean dago, Agamuno gailurretik (181m) gertu, Oria ibaiak itsasoratu aurretik sorrarazten duen meandro zabal baten gaineko talaia moduan. 150mko inguruko altuera du. Irisasi deitzen den mendi eremu publikoaren baitan kokatzen da, eta inguru guztia bezala, basoa nagusitzen da. 2004an egindako zundaketa arkeologikoetan erromatarren garaiko, Erdi Aroko eta Aro Moderono aztarna batzuk aurkitu dira, agerian utziz Irigaingo giza presentzia historian zehar, Oria ibaiaren bokaleak historian izan duen garrantziarekin loturik seguru asko, erromatarren garaian Kantauri Itsasoko itsasbideen garapenarekin loturik eta Oria ibaian kokaturiko ontziolekin loturik Aro Modernoan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.