Kontabilitatean, irekiera-idazpena enpresak ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran edo enpresa sortzean egin behar duen idazpena da. Adibide moduan, enpresak ekitaldiaren hasieran 1000 euro badu bankuan, eta 2000 euroko furgoneta bat, aktiboan; eta pasiboan, 2500 euroko kapitala eta 500 euroko mailegua, irekiera-idazpena hau da:
Urtarrilaren 1ean
Ibilgailuak__ 2000
Bankuak____1000
Kapitala___2500
Maileguak__500
Loturiko artikuluak
Idazpena (kontabilitatea)Kontabilitatean, kontabilitate-idazpena edo, besterik gabe, idazpena enpresaren egitate edo operazio finantzarioetako bakoitza jasotzen duen idatzizko erregistro laburra da, kontabilitate-liburuetan txertatzen dena. Alde biko kontabilitate-sistema erabiltzen denean, kontabilitate-idazpenen segidak…
Kontuko oharraKontuko oharrak kontabilitateko idazpen soilen bitartez erregistratzen diren finantza eragiketak dira, eragiketa horiei dagokien idatzizko agiri edo balore-titulu fisikorik gabe. Hala gertatzen da esaterako, Espainiako Altxorreko letrekin eta…
Kontabilitate-oharraKontabilitate-oharra enpresa batek bere barneko eragiketak erregistratzeko jaulkitzen duen agiria da, eragiketa horren agindua edo egintza ziurtaturik gera dadin, dagokion kontabilitate-idazpena egin ahal izateko. Beraz, kontabilitate-oharrak enpresak kanpo…