Iraultza Berdea 1940-1970 bitartean munduko hainbat herrialdeetan izan zen nekazaritza-produktibitatearen gehikuntza itzela izan zen, munduan azkar hazten ari zen populazioa elikatzea ahalbidetu zuena, baina aldi berean ingurumen arazo larriak ere ekarri zituena. Iraultza Berdearen aitzindaria Norman Borlaug ingeniari agronomoa izan zen. Borlaug-ek arto, gari eta beste hazkuntza batzuetan produktibitatea bidertzeko ahaleginak egin zituen 1943tik, genetika baliatuz landare barietate berriak, emankorragoak eta sendoagoak, eta izurriteen aurkako sintesi bidezko produktu kimikoak erabiliz. Borlaugen metodoak munduko hainbat herrialdetara zabaldu ziren, hala nola Mexiko, Txina, India, Pakistan, Turkia, Espainia eta Argentinara.
Landare barietate berriekin eta sibtesi bidezko produktuekin batera, Iraultza Berdeak monolaborantzan eta nekazaritza intentsiboan oinarritu zen, ur kantitate handiekin, eta ongarri eta plagizidak erruz baliatuz. Iraultza Berdeari esker, gosetearen mamua aldendu bazen ere, urte batzuren buruan arazo larriak ekarri zituen, metodo berriek lurraren emankortasuna galbidean jarri zutelako eta horren ondorioz gero eta ongarri eta palgizida gehiago behar zelako produktubitate berdina lortzeko. Horrekin batera, milioika nekazariek euren lurrak galdu edo porrot egin zuten, teknika horiek garatzeko behar ziren kapitalak ez izateagatik eta nekazaritza produktuen prezioen beherakadagatik.
Loturiko artikuluak
Latifundioak eta minifundioakLatifundioa (latinezko latifundium hitzetik)nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiatzen azalera handiko lursaila da, latifundista deritzon jabe bakar batena, orokorrean nekazaritza estentsiborako erabilia, produktu bakarrarekin edo bakan batzuekin eta produktibitate eskasekoa. Minifundioak berriz,…
Laboreen errotazioaNekazaritza, labore-errotazioa edo laborantza-errotazioa soro bat zatitu, eta egindako zatietan denboraldi batzuetan zehar laboreak txandakatzeko praktika tradizionala da, lurraren emankortasuna atxiki, monolaborantzak lurzoruan eragin dezakeen elikagai falta orekatuz,…
MonolaborantzaMonolaborantza lursailen eremu zabal batean labore bakarra lantzen duen nekazaritza-sistema da. Adibide moduan, Andaluziako lurralde zabaletan lantzen den olibondoa da, eta baita Europako lurralde zabaletan (Gaztelan, Frantziako iparraldean)…