Ipuin etiologikoak edo narrazio etiologikoak fenomeno eta gauza ulertezin eta ezezagunen jatorria eta zergatia azaltzen dituzten ipuinak dira. Fantasian oinarritzen dira maiz eta errealismo magikoaren estiloan kontatzen dira beste batzuetan. Haurrentzako ipuinetako asko ipuin etiologikoak dira, adibidez haurrei esaten zaienean barraskiloa bere etxetik atera nahi ez duelako daramala maskorra gainean. Sorrera mito guztiak ere narrazio etiologikoak direla esan daiteke.
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Narrazio-egituraNarrazio-egitura edo egitura narratiboa literatura lan batean kontatzen diren gertaera eta egitateen sekuentzia da, lan horretan kontatu edo azaltzen diren ordenan. Sekuentzia horretan gertaera eta egitate horiek agertzen…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…