Gustukoa ez den arren, egia onartu behar dela adierazteko. Aldaerak egia da latz eta garratz, eta mergatz
Ipuin batean bezala Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) 2002 urtean plazaraturiko eleberria da, bikote baten maitemintzea, gorabeherak eta aamaiera tragikoa kontatzen dituena. Sara Huarte altzatar gaztearen bizitzaren kontakizunetik abiatzen da eleberria: eskola frankistan hezia, Sergio andaluziarrarekin maitemindu eta Alpujarrara joango da berarekin han hippy bizimodua egiteko. Sergiok Sara utzi eta hau Emmanuelekin elkartu eta berarekin heroinan jausiko da. Altzara itzulita, arazo psikologiko larriekin, Ander Olaso medikua ezagutu eta haren laguntzaz depresioa gaindituko du. Anderrekin alaba bat ere izango du, Leire, baina laster Sara hilko da eta 12 urterekin baita Leire ere, biak HIESAk jota, amak haurdunaldian gaixotasuna alabari pasaz. Pertsonaiak estilizatuegiak eta istorio idilikoa izateagatik kritika onak jaso ez zituen arren, ikasle gazteentzako irakurketa-gai gisa proposatu da.
1981: Sara Altzako anbulategian
Sara Huarte emakume heldua da honezkero. Altzako anbulategian dago, 1981eko neguko goiz batean. Medikuaren zai dagoela, iraganeko oroitzapenetan murgiltzen da, bere familiarekin eta auzoko jendea ikusita. Ander Olaso medikua heltzen da, eta Sarari ezaguna egiten zaio aurpegia. Harrituta dago, zeren Karmele ahizpak esan dio Añorgakoa dela, eta denbora gutxi eman duela Altzan lanean. Ander Olasok itxura xelebrea du, txikia, ilea luzea, baldarra eta betaurreko lodiekin.
Sararen gaztetako oroitzapenak: Sergio ezagutu eta berarekin Alpujarretara joan zenekoa
Ander ikusi eta gero, anbulategian, Sergio datorkio gogora Sarari, guztiz mutil ezberdina zelako, altua eta indartsua. Sergio Donostian ingeniaritza ikasten ari zela ezagutu zuen gaztetan, diskoteka batean. Malagakoa zen eta bere aita hotel kate bateko jabea. Ikasketak utzi zituen ordea, bere bizitzaren filosofiak ez zuelako zerikusirik unibertsitatearekin, aitaren negozio kapitalistekin eta horrelakoekin. Granadako Alpujarretan jartzen du begia, han jendea elkartzen ari baita bizimodu alternatiboa eramateko. Sara ere zerbait berriren bila zebilen garai hartan, eta biak maitemindu zirenean, antzekotasunak zituztela ikusi zuten, biek maite zutelako natura besteak beste.
Sarak etxean esan zuenean Sergiorekin, zeinekin eta andaluz batekin, hasia zela ibiltzen, Pantxike bere amak ez zuen batere ondo hartu. Ordura arte Sara Edurekin ibilia zen, mutil euskaldun batekin, baina utzi egin zuen. Amak hori aurpegiratzen dio. Sarak ingeniaritza ikasten ari dela esaten dio amari, baretzeko edo. Sarak Sergio eramaten du egun batean etxera, eta Pantxikek botatzen dio Sergiori bete aita diruduna dela, baina Sergiok ez du hori ongi hartzen, bera antikapitalista delako, eta zeramikan hasteko asmoa duela esaten dio. Pantxike harri eta zur geratzen da, eta ez dio Sarari Sergiotaz berriz ere inoiz ezer esango.
Sarak esan zion azkenean amari Alpujarretara joan behar duela. Ama sutan jartzen da. Joan behar duen egunean, amak agurtu ere ez du egiten, baina bai bere amona Dolores, animozko hitzak ematen dizkiona. Trena hartzen duenean, sekulako arindua sentitzen du Sarak, eta gazteteako amets erromantikoak, abertzaletasunari eta bizimodu ezberdin bati buruzkoak, oroitzen ditu.
Sararen oroitzapenak: Hamabost urterekin eskolan, Arantxa Otaegi eta Doña Remedios
Oroitzapen horietan, Doña Remedios gogoratzen du, andereño frankista eta ultrakatoliko gorrotagarriaren eraginez, mojen eskolan, zeinak Espainia goraipatzen aritzen zen etengabe. Etxean berriz, amonak Inazio aitona gerra garaian afusilatu zutela kontatzen dio, amonari esker jakin zuen baita ere ikurrina zer den. Hamabost urterekin ezagutzen du Arantxa Otaegi, gela bereko ikaskidea, abertzale hura ere, osaba ere afusilatu eta aita luzez kartzelan egindakoa. Doña Remediosek hari izena eskatu eta Arantxa dionean, Doña Remedios ustan jarri eta Maria Aranzazu esan nahiko duela ohartarazten dio. Jolasorduan, Sara harengana hurbildu eta elkartasuna adieraztean, lagunminak egiten dira Sara eta Arantxa. Arantxak abertzale munduan sartzen du, euskal musikako diskoak eta liburuak utziz. Arantxa zigortu egiten du Doña Remediosek behin baino gehiagotan: sorgina deitzeagatik, Maria Arantzazu deitzen dionean, eta Doña Remediosek bere paperen artean margotutako ikurrina aurkitu eta Arantxak bera izan dela aitortzen duenean. Ikurrinaren horretan, biharmunerako 40 ikurrina marraztera zigortu zuen, eta Sarak lagundu egin zion zeregin horretan. 40 ikurrina zertarako eta harriturik, biharamunean Doña Remediosek 40 ikurrinak txikitu eta zakarrontzira botatzeko agintzen dio. Arantxak bat gordetzen du ordea. Sarak, amonaren iradokizunez eta mendekuz, gelan petardo bat botatzea pentsatzen du. Edu Elizalderi galdetzea erabakitzen du. Edu Elizalde aisialdi talde batean dabilen mutil euskaldun eta abertzalea da, Sararekin maiteminduta dago, eta zaila ikusten du glean petardo bat sartu eta piztea, inork ikusi gabe. Bonba fetidoak botatzea proposatzen dio eta hala egiten dute. Sarak botatzen ditu gelan, eta sekulako iskanbila sortzen da gelan. Doña Remediosek nor izan den galdetu eta inork ez du ezer esaten, Doña Remediosek Arantxari botatzen dio errua, baina azkenean Sara altxatu eta aitortzen du bera izan dela harro-harro. Irakasleak zaplastekoa eman eta orduan Arantxak iraindu egiten du. Eskolatik betiko kanporatzen dituzte biak. Etxean gurasoekin gorabehera batzuk ditu hori dela eta, baina amona Pantxikek defendatu egiten du.
1981: Ander anbulategiko kontsultan
Ander Olasok Sara 1981eko urtarrilean ezagutu zuela dio, 31 urterekin eta Altzan urtebete zeramala. Aurretik dei larri bat izan zuen, minbiziarekin zegoen haur txiki bat, amak salbatzeko errukitzen ziona. Gaizki sentitzen da, haurra gogoan, minbizia bezalako musntroak sendatzen ez jakiteagatik.
Anderren txikitako oroitzapenak
Aitak esaten zion zirujau izango zela, zomorroka, txoriak eta beste animaliak harraptu, lupaz aztertu eta barrutik miatzen zituelako, bihotza ere ateraz. Libe ahizpak sadikoa dela esaten dio. Aita abertzalea zen eta Francoren aurka mintzatzen zitzaien, kriminal sadikoa zela, baina ezer ez esateko kalean, kontuz ibiltzeko. Liberi esaten dio anaia ez dela sadikoa, zientziaren bidea bestelakoa dela. Aitak fundizio batean egiten zuen lana. Gerra baino lehenago, istripuz eskua galdu zuen, eta sendatu zuen medikuak lan ona egin zuela esaten zuen beti. Laborategietako jendea miresten zuen eta semeak horretan ikastea nahi zuen, kimikari edo injeniari. 12 urterekin lupa erosten dio, eta horrekin nonnahi eta noiznahi animaliak miatzen ditu.
Anderrek Donostiako Mundaiz ikastetxean egiten du batxilergoa eta egun batean etxera joateko esaten diote, ama gaixo jarri dela. Ama asko maite zuen, bera argala eta mehea izanda, aitaren anaia zen osaba Lazaro bezalakoa, amaren sabelaren ondoan aurkitzen baitzuen babesa. Osaba Lazaro arotza zen eta berarekin mendira joaten zen. Etxera heldu eta anbulantzia ikusten du ateratzen. Arreba eta izeba Luisarekin egiten du topo eta apendizitis edo duela. Egun batzuetan larri badago ere, eta Ander triste, azkenean aurrera ateratzen da ama, eta emozioz doaz ospitalera bisita egitera. Don Nestor medikuari esker sendatu da, eta orduan erabakitzen du Anderrek mediku izatea.
1981: Ander anbulategiko kontsultan
Don Nestorrek salbatu zuen bere ama, baina berak ordea ezin du salbatu haurra. Kontsultan atso andaluz bat hartzen du, graziosoa, senarra etxean beti "Mi carro me lo robaron" abesten duena eta horregatik buruko mina izaten duena. Ondorengo pazientea Sara Huarte da.
Sararen oroitzapenak: Sergiok alde egiten du
Sara Ander Olasoren kontsultatik itzuli berria da ahizpa Karmelerekin Altzan bertan konpartitzen duten pisuan eta haren hitzak gogoratzen ditu, amets txikiak bizi behar dituela. Xabier Leteren diskoa jartzen du, baina baina berak Alpujarretan bizi zandako infernua bakarrik du gogoan.
Lehenengo urteak ongi pasa zituen han, Sergiorekin buztingintzan, Sergio tornuan eta bera zeramika margotzen. Bertako zeramikagile tradizionalengandik ikasi zuten, baian kutsu moderno batekin. Haserretzen noseki Sergiorekin, baino berehala adiskidetu. Sexualki ongi zebiltzaten, eta ez zuten erretzen ezta edaten ere. Mendira ere joaten ziren jaietan, Euskal Herrian Edurekin egiten zuen bezala. Zoriontsu ziren, Karmeleren bisita batean egindako argazkiak erakusten zuen bezala. Karmelek hara bisita egin, eta Sarak ere egin zuen Euskal Herrira, amona hilzorian zegoelako, baina hilik zegoen iritsi zenerako. Amari zoriontsua zela esan zion, baina Pantxikek haserre jarraitzen zuen.
Alpujarretan lagun eta ezagunen bisitak izaten zituzten. Sarak nabaritzen zituen gizonen begiradak, eta pentsatu zuen Sergiok ere beste emakumeak begiratuko zituela. Ongi zeuden sexualki biak, baina Sarari okurritu zitzaion galdetzea eta beste emakumeren batekin oheratuko litzatekeen, eta Sergiok ezetz, baina erantzun argirik gabe, Sarari jelosiaren arra sartu zitzaion barrura. Eta hortik gutxira, Matias, Lidia eta Tatiana lagunekin elkartu ziren azoka batean, eta Sarak ikusi zuen Sergio urduri zegoela Tatianarekin, ederra baitzen oso. Matias zeramikagilea zen baita, eta zeramika liburu interesgarria utziko ziola esan zion, eta handik bi hilabetera Sergio joan zen liburuaren bila Matiasek eskainitako liburuaren bila eta Sara urduritu zen. Sergio abiatu eta denbora gutxira elurra egin zuen, asko gainera, eta Sergio bi egunetara itzuli zen. Sara konturatu zen Sergio oso berritsu zegoela, eta hala aurpegiratu zion Sergiori. Honek gaizki hartu baina azkenean aitortu egiten du gertatu dela gertatu beharrekoa, Tatianarekin oheratu dela. Sarak bidali egiten du etxetik, baina gero bere atzetik doa, eta azkenean maitasuna egiten dute bortizki. Zauria egina dago ordea, eta harremana ez da lehen bezalakoa. Denda bat jartzen dute herrian, artisau produktuak saltzeko,eta ondoko herriko Dioni eta Soniaren produktuak saltzen dituzte han. Urtebete pasa, eta Sarak jelosiak hartuta jarraitzen du eta galdetzen dio Sergiori, zer zuen Tatianak, berak ez zuena. Eta harremana okerrera doa. Sergiori aita hiltzen zaio eta Sergio Malagara doa, familiarekin egotera. Egunak eta asteak pasa, eta Sarak ez du Sergioren berririk, Sarak behin eta berriz deitzen dion arren, bere gurasoen etxeko neskameak ez dagoela esaten baitu beti. Soniak bisita egiten dio Sarari, eta esaten dio Sergiok utzita ere mundua ez dela bukatzen, baina Sarak ez du horretan pentsatu ere egin nahi. Azkenean, Sergiok bidaltzen dio gutun bat, ez dela itzuliko, beste emakume bat ezagutu duela eta etxea eta denda bereak direla esateko. Etsiak hartzen du Sara, eta Euskal Herrira itzultzea pentsatzen du, baina ideia baztertu egiten du, amak eta baita ere lagunek nola hartuko duten beldurrez, Andaluziara ihesi joan zela aurpegiratu ziotelako. Edurekin zebilen orduan, eta Eduk familia bat osatu nahi zuen, hiru haurrekin, baina berak aske izan nahi zuen, ez zuen haurrik nahi, amatasuna esklabotza zela uste zuelako. Eta orduan Sergio ezagutu zuen. Alpujarretara joatekotan zegoela, gogoratzen da Arantxak, mojen ikastetxean ezagutu zuen lagunak, aitortu ziola ETAn zebilela, eta laguntzaile bat behar zutela, baina Sarak uko egiten dio proposamenari, Alpujarretara doala esanez. Arantxak aurpegiratu egiten dio gaztetan Euskadiren alde dena emateko prest zegoela, eta orain ihesi doala. Sarak gogoratzen du bi urte geroago hil zela tiroketa batean. Alpujarretan gogoa berrz, Soniaren eta Dioniren etxera joan zela gogoratzen du, eta hantxe aitortu eta onartu zuela, Sonia besarkatuz, Sergiok utzia zuela.
Xabier Leteren diskoa bukatu da, eta bere oroitzapenetatik itzultzen da Sara. Karmele itzuli eta medikuan zer moduz galdetzen dio.
Ander Olaso: kontsultan Sara ezagutu zuenekoa gogoratzen
Anderrek ez zion arreta handirik jarri Sarari kontsultara sartu zenea. Neska altua zela ikusi zuen, bai, baina hori ez zen harrigarria, Ander oso txikia zelako. Txikitan bazuen konplexua horregatik, baina pasa zitzaion ikusi zuenean gauza zela bera baino garaiagoa zen mutil bat lurrera botatzeko. Sarak txostena ematen dio Anderri, antidepresiboak hartzen ditu, eta horien errezetak nahi ditu. Anderri Sararen begiak gustatzen zaizkio, ez dago prest besterik gabe pilulak emateko, eta berari buruz jakin nahi du, zer duen. Sarak triste dagoela dio, amodioaren zauriak berak dioenez, eta orduan alaitzeko txiste bat kontatzea proposatzen dio Anderrek, txanpon baten trukean. Txistea kontatu, eta Sarak irri egiten du. Irriaren trukean, Anderrek bi txanpon eman, eta horrela Sarak txanpon bat irabazten du, txistearena kenduta. Horrekin zerbait hartuko dutela esaten dio Sarak. Animoak ematen dizkio Anderrek, eta lagun gisa agurtzen dira: Sara urduri, eta Ander maitemintzeko zorian.
1981: Sararen oroitzapenak: Emmanuel
Karmele itzuli, eta kontsultari buruz galdetzen dio. Sarak ez dio ezer esaten Anderri buruz. Isiltasunean babesten du bere burua, baina Sergiorena kontatu zion bezala, Emmanuelena kontatzea erabakitzen du.
Emmanuel aita hil eta egun batzuk geroago ezagutu zuen. Aitaren hiletara ez zen etorri Sara, Sergiorena gertatu eta gero, lurjota zegoelako aitzakiarekin. Emmanuel Dionik eta Sarak antolatutako afari batean ezagutu zuen. Astoz etorri zen afarira, ondoko herri batetik. Komuna batean bizi zen, ondo hasi zena, baina handik ere jendeak alde egin zuen azkenik ,idealismoz eta ilusioz hasi arren gerora sortutako inbidiak direla eta. Baita ere heroina sartu zelako komunan. Kontua da Emmanuel ikusi eta berehala urduri sentitu zela, eta beldurturik ere bai. Urtebete bazen Sergiok utzia zuela, eta zulotik ateratzen ari zen, baino beldur zen (zulotik ateratzea Soniari zor zion, fedea izateko esaten ziolako, bazter haietako ama birjinarekin, zeinari ile-txirikorden eskaintza egiten baitzitzaion promesak bete eta gero, eta hala gertatu zitzaion Sarari, ondo jarri zela azkenean). Emmanuel mehea eta luzea zen, begi argia, eta poliki hitz egiten zuen, frantses azentuarekin, bere ama frantsesa zelako, eta bere aita Frantziara joandako errefuxiatu bat. Oso espirituala zen, eta sufismoaren maisuei lanak irakurtzen zituen. Liluraturik, afaria bukatu zenean, Emmanuelek etxera astoz eramatea proposatu zion. Eta Sararen etxean, amodioa egiten zuten bukatu zuten, Sarak inoiz egin ez zuen bezala.
1981: Anderren oroitzapenak: neskalagunak, erretzen nola hasi zen (eta Sara)
Lotarako dagoela, ohean, Anderrek burutik ezin duela kendu adierazten du. Aurretik izandako hiru neskalagunekin gogoratzen da. Lehenengoa guztiz erromantikoa izan zen, baina neskak utzi egin zuen denbora batera, beste mutil guapoago batengantik. Amorrazioa sentitu zuen, gutxietsia mutil txikia zelako. Txikitasun horrengatik zuen konplexuagatik edo hasi zen erretzen, Añorgako zementu fabrikako tximiniak bezala, eta haiek bezain altu izateko edo. Geroztik erretzaile porrokatua da. Paradoxikoa guztiz, ze gero medikutan pazientei erretzeari uzteko esan behar dielako. Txikitatik erre du, eta aitak erretzen harrapatu zuenean sekulako belarrondokoa eman ziola gogoratzen du. Aitak bere espioik bazituelako auzoan, erretzen zuela ikusi eta gero aitari esaten ziotenak. Espioiei buruz ari dela, aitaren anekdota bat gogoratzen du, San Marko mendiko bideetan zebilela, anaiari bisita egiteko, soldadu batzuek atxilotu zutela espioia zelakoan. Aitak osaba bat ere bazuen zuela gogoratzen du, Doroteo, armei buruz dena zekiena. Anderren aita abertzale sutsua zen, eta semealabei ere hori irakatsi zien. Azkenean, aitak 21 urte bete arte ez zion utzi erretzen etxean.
Ander neskalagunei buruz hasten da berriz ere. Azken biak desberdinak izan ziren, ze haiek izan ziren bere atzetik ibili zirenak. Biak anorexikoak ziren guztiz, eta nazkaturik azkenean utzi egin zituen. Azkenean, umorez hartu du bizitza, eta zinismo puntu batekin. Maitasunean ez du aspaldian sinetsi eta beste medikuen aurrean bikote eta matrimonioei buruzko txisteak kontatzen ditu.
Baino orain Sara ezagutu eta erromantizismoa itzuli da bere bizitzara. Zerbait berezia sentitzen du. Sararen irriak erakartzen du. Hari buruz pentsatzen du, haren drogaren eta amodioaren zauriak gogoan. Baina beldur da Ander, bere fisikoarekin konplexuak dituelako. Baino alkoholismoan jausitako paziente baten baikortasuna gogoratzen du, azkenean edanari utzi ziona, eta berak ere Sararekin baikorra izan behar dela esaten dio bere buruari. Lo egin eta ametsa du, tximeleta batekin, eta azkenean "maite zaitut" ere entzuten du. Esperantza eta pazientzia eduki beharko du Sararekin, sinetsita dago.
1981: Sararen oroitzapenak: Emmanuel
Sarak Emmanuelekin nola hasi zen kontatzen dio Karmeleri. Emmanuelek bisitak egiten zizkion Sarari. Heroina hartzen zuen. Harekin ibiltzen hasi zenean, amesgaizto ikaragarria izan zuen horren inguruan, Emmanuel xiringa erraldoi batekin, barruan har erraldoia zuena. Esnatu eta droga uzteko eskatzen dio, baina Emmanuelek dio neurriz ari dela hartzen. Sergio eta Emmanule konparatzen ditu: Sergiok basati eta bortizki egiten zion miatasuna, Emmanuel goxoki eta leun, mistizismo handiarekin, bihuela musika-tresna jotzen zuen eta poemak kantatzen zizkion. Egun haiek bukatu ziren ordea. Gero eta heroina gehiago hartzen zuen eta Sarak uzteko esaten zion, azkenean Emmanuelek kontrola galdu eta porkulo hartzera bidali zuen Sara. Haien arteko tentsioa larritzen joan zen. Soniak ere Emmanuel uzteko esaten dio, bere komunitatean ere parasitotzat dutela. Sara haserretu egiten da Soniarekin. Baina Emmanuelengana itzuli eta harekin ere ezin du, Emmanuelek iraindu egiten du. Sarak erabakitzen du berarekin hondoratzea heroinaren baitan. Sarak munstro bat bezala ikusten du orain heroina. Azkenean, Sararekin haserretu zen batean, Emmanuelek alde egin eta zerraldo aurkitu zuten bidean. Sarak ordurako arrotz ikusten zuen mutila, eta bera ere heroinak jausirik, ez zuen gogorik izan hiletaz arduratzeko ere, ez zuen ezer sentitu. Karmelek gogoratzen du Sararen bila joan zela Granadara. Han, Sarak bere buruaz beste egiteko gogoak zituen, baina horretarako indarrik ez, droga hil arte biziarazi egiten zaituen piztia baita, Sararen hitzetan.
Anderren oroitzapenak: hegazkinak
Anderrek ezin du Sara burutik kendu. Maitemindurik dagoela garbi ikusten du. Anbulategiko fitxeroetan bilatu egiten du hari buruzko informazioa: badaki Karmele izeneko ahizpa duela, eta ama bizirik dagoela, osasuntsu gainera. Sarak deituko diolako esperantza du, baina ez du ilusio gehiegi eduki nahi. Pazientzia behar du. San Marko mendian dagoen aeromodelismo pistan aurkituko dira, azkenean, eta ustekabean. Txikitatik Ander hegazkinzalea izan da, txoriak hegan ikusten zituenetik eta. Harrigarria zer bertigoa ere badu, txikitan lagunekin jolasean horma batetik erori zenetik. Osaba Lazarok jostailuzko hegazkin bat oparitu zion erregeetarako. Eta Hondarribiko aireportura ere eraman zuen, hegazkinak ikusteko. Geroztik, Ander Añorga bere auzoko zerura begira egongo da, hegazkinek usten duten arrastoei begira. Behin, Donostian gizon bat aeromodelismoa praktikatzen ikusi eta zaletu zen. Osaba Lazarori kontatu eta hura zaletu eta azkenean hegazkin bat erosi zuten. Osaba Lazaro hortik gutxira hil zen minbiziaz, baina aurretik eman zion hegazkina Anderri eta esan zion paseoan eramateko bere izpiritua hegazkinean. Eta hala egin zuen Anderrek, zaletasun horrekin jarraituz.
Ander Sararekin ibiltzen eta bizitzen nola hasten den
Eta San Markoko aeromodelismo pistan topatu zen Sararekin, Karmelerekin paseoan zihoala. Haiekin elkartu, eta Altzara jaisten dira, Sarak agindu zion bitter erdira edatera. Txikitako Altzari buruz hitz egiten dute, nola aldatu den, eta Ander nola urtero hara joaten ziren osabaren baserrira. Euliei buruzko istorio barregarri bat ere kontatzen die, errege baten aurrean euskalduna izan baitzen ezpataz euliari zakila moztu ziona. Sarak barrez lehertu, eta biak elkarri begira geratzen dira, sakon.
Ander Sararen zain geratzen da, berriz ere noiz topatuko edo hark noiz deituko. Azkenean, Sararen gutuna hartzen du, esanez berak dena zapuztu egiten duela eta ez duela Ander mindu nahi, hobe dela gauzak horrela uztea. Ander triste geratzen da gutuna irakurrita, lurjota. Berak beste gutun bat idazten dio erantzun gisa, arriskuak arrisku, maiteminduta dagoela eta berarekin nahi duela egon esanez. Baina puskatu egiten du gutuna. Beste bat idazten du, gizon eskasa dela eta akats asko dituela aitortuz, baina berarekin nahi duela egon, zoriontsu egiteko ahalegin guztiak egongo dituela, samurtasun osoa emango diola. Baina gutun hau ere puskatu egiten du. Atsekabetuta dago guztiz. Kontsultan paziente batek purua oparitzen dio, eta hurrengo pazientearekin, Zesareorekin alegia, tratua egiten du, erretzeari uzten badio, berak ere utziko diola: horretan ari direla gutun bat ekartzen diote, Sararena, eta hor "barkatu, behar zaitut" bakarrik jartzen du. Pozaren pozez, purua Zesareoari eman, nahiz eta ez erretzeko tratua egin, bere omenez erretzeko. Kontsultatik Sararen etxera doa, eta elkarri maitasuna aitortzen diote. Egunean bertan, Sararen psikiatrari deitzen dio, eta harek animoa izateko esaten dio, Sararekin gorabeherak izango dituela, baina haiek gainditzen ikasi beharko duela, amodioaren puzzle zaila osatzen ikasi beharko duela. Arratsaldean Angelen etxera doa Sara, Anderrekek puskatu dituen gutunak aipatzen dizkio eta Sarak paperontzitik hartu, puzzlea osatu, eta hunkitu egiten da Anderrek hor idatzitakoarekin. Sarak triste kontatzen dio depresioak jota dagoela, kortxo bat itsaso gainean sentitzen dela, hara eta hona ibiltzen dena, eta Anderri erregutzen dio ez uzteko. Anderrek txantxetan erantzuten dio, baina ulertzen du bera medikua izanda, ondotxo dakielako zer den depresioa. Sara depresioaren fase gogorrena pasa du, medikazio gogorrarena gaindituta, eta orain errehabilitazioan dago.
Hurrengo asteetan zoriontsu daude biak, batzuetan Sarak negar egiten badu ere. Bi hilabetera Sarak bere etxera bizitzera joatea eskatzen dio, baina Anderrek esaten dio Karmele ahizparekin egin duen tratua errespetatu behar duela, Karmelerekin etxearen ardura hartzea adostu duelako, egitekoren bat izateko. Psikiatrarekin hitz egin ordea, eta hark ez du inongo eragozpenik ikusten. Elkarrekin bizitzen hasten dira, beraz. Anderrek komentatzen dio amarekin bakeak egiteko garaia ere iritsi dela. Beraz, Sara amaren etxera joan baina negarrez itzultzen da, Anderrekin bizitzea aurpegiratu diolako. Oso triste dago Sara, eta urduri ere bai, eta Anderri barkamena eskatzen dio, batzuetan ahotsaren tonua altxatu egiten duelako. Anderrek bere txiste batekin animatzen du. Sarak irri egin, baino beldur da Anderrekin ere hanka sartuko ote duen, Edurekin, Sergiorekin eta Emmanuelekin egin zuen bezala, esaten du akaso Karmeleren etxera itzuliko dela. Anderrek ezetz dio, elkarrekin daude eta elkarrekin jarraitu behar dutela.
Ander, Sara eta bere ama adiskidetu nahian
Hurrengo hilabeteak ez dira samurrak, Sarak gorabehera asko ditu animoan eta batzuetan oso urduri dago. Berak dio iraganeko fantasmak direla urduri jartzen dutenak. Anderrek ulertu egiten dio, badakielako nolako nekeak eta oinazeak pasa dituen. Anderrek uste du arazo nagusia amarekin, Pantxikerekin, duela, hori konpondu behar duela egoera gainditzeko. Pantxike emakume gogorra da ordea, etsaia etsai hartzen duena, eta laguna lagun. Gogorra baita ere osasunez, bahin ere ez baita medikuarena joan. Anderrek bisita egitea erabakitzen du, Pantxikek bidali egiten du hasieran, baino Anderrek dio Sara bakeak egitera etorri zela, eta bera ere bai. Ez dago ordea horrela konbentzitzerik. Anderrek beste estrategia bat darabil orduan: nola medikua den, haren begiak edo ikusita, esaten dio kolesterola eta zaindu beharko lukeela. Pantxike hasiera batean harritu, baina gero interesaturik agertzen da, hori konpontzeko nolako dieta jarraitu beharko lukeen, eta azkenean horretaz hitz egiten bukatzen dute.
Anderren lanak eman du fruitua: handik egun gutxira Sarak amaren bisita jasotzen du, barkamena eskatuz. Baian orain Sarak bidali du ama. Ander haserretu egiten da Sararekin, eta Sarak alde egiten du etxetik. Ander atzetik joan eta barkatzeko esaten dio. Hurrengo hilebetak gogorrak dira, Sararen aurrerapena oso pixkanaka gertatzen delako. Ander ere uruduri dago, eta ez daki Sararekin duen harremana ondo bukatuko den.
Sara eta Karmele, amaren etxean
Karmelek Sarari deitzen dio amaren etxeko baratzean laguntzeko eta Sarak onartu egiten du. Lanaren ondoren, bi ahizpak belarretan etzaten dira, eguzkia hartzeko. Ama platerak garbitzen geratzen da. Txikitako oroitzapenak dakartzate gogora. Nola nola Karmelek kolpea hartu zuen Sarari bultzaka ari zela etxeko zabuan edo kolunpioan, nola belar txikiekin jolasten ziren erosketetara, nola amonak ohitura zuen bere esanak "punto y final" esaldiarekin eta zeinen abertzale sutsua zen, nola Pantxike amona Doloresen aurka jartzen zen, politika ez zuen atsegin, ez zuen horretan sartu nahi, aita, Sararen aitona, politikagatik eraman zutelako frankismoan, nola Karmele eta Sara haserretu eta elkarri "mariagintzaile", "marituntuna" eta abar esaten zieten. Eta nola urte batzuk geroago, Karmele joaten Granadako psikiatrikora, Sarari babes ematera. Hango medikuak Donostiara joateko esaten zion, amaren etxera, baina Sarak ezetz, beldur zela, baina azkenean baietz, Karmeleren besarkadaz. Hori dena gogoan, bi ahizpek lo geratzen dira belardian.
Sara eta Ander zoriontsu, Sara amarekin adiskidetzen da, Sara haurdun
Sarak hobera egiten du. Anderrekin zinemara doa, eta seinale ona da. Anderrek medikuen kongresu batera joateko proposamena egiten dio, baina Sarak ukatu egiten du. Ander bakarrik doa, eta galduta sentitzen da kongresuko egunetan zehar. Sararen falta nabaritzen du. Itzuli eta Sarak banku batean lan egiteko azterketak prestatzeko asmoa adierazten du, eta hori ere seinale ona da. Ander hain pozik dago, non erretzeari uzten dion. Liskarrak ere badituzte, baino berehala adiskidetzen dira. Sara normaltasun bidean sartzen ari da, bankuko azterketa ez du gainditzen, baino bulego batean hasten da lanean. Hala ere, Sarari beldurra ematen dio normaltasunak, eta horregatik joan zen Alpujarretara. Ikasi behar du beraz, normal eta egunerokotasunean bizitzen.
Anderrek Pantxike bisitatzen du noizean behin, ezkutuka, Sarari ezer esan gabe. Gogoko du Sararen ama, emakume tradizionala da, mundu txiki batean bizi dena. Egun batean, Pantxikek esaten dio ezkondu beharko litzatekeela Sararekin, elkarrekin bizitzea bekatua delako. Txantxetan erantzuten dio Anderrek. Egun batean, Pantxike konfesatzera joan eta apaizak esaten dio elkarrekin bizitzea ezkondu gabe ez dela bekatua, maitasuna badago. Eta lasaiago geratzen da.
Sararekin mendira joaten hasten da. Sara oso ausarta da, eta amildegien ertzetan jartzen da askotan. Ander beldurtu egiten da halakoetan. Izan ere, Sara ohituta zegoen Sergiorekin mendi garaietara igotzen. beste egun batean, mendian baita, parapentea nola dabiltzan ikusi eta Sara liluraturik geratzen da. Berak ikasi nahi du ezagun batekin, baina Anderrek ezetza eman arren, azkenean onartu egiten du. Azkenean, hegaldi bat egiten du bakarrik, eta bere desioa beteta geratzen da. Bere desioa betetzearne trukean, Anderrek bere desioa bat betetzeko eskatzen dio: amarekin adiskidetzea. Anderrek abisatu egiten du Pantxike, alaba joango zaiola, eta parapentearena kontatzen dio, andrea harri eta zur utziz. Sara bisita egitera joan eta poz-pozik itzultzen da: lortu egin du amarekin bakeak egitea. Amak esanda, jakin du Ander hari bisitak egiten ibili dela, eta harekin ere ezkonduta dagoen esaten dio txantxetan.
Sarak haurra eduki nahi duela esaten dio Anderri. Hiru hilabetera Sara haurdun geratzen da. Pantxike poz-pozik jartzen da. Baina gero ezkondu beharko luketela esaten die, eraztunak ere erosten dizkie amak. Ander prest dago, eta azkenean Sarak ere onartzen du ezkontzea, erlijiosoa ez den arren, bizitzan zerbait misteriotsua badela sinetsita, bereziki parapentean hagna ibili zenetik. Pantxikeri esan, baina hark galdetzen die sinesten duten edo ez, Sara eta Ander erantzun garbirik eman ez, eta azkenean Pantxikek esaten die ezetz, ez ezkontzeko, egingo dutela bazkari eder bat.
Sara itsasoaren aurrean
Sara Karmelerekin ginekoloarengana doanean, Paseo Berrira doaz eta Granadatik itzuli zenean gertatutakoa gogoratzen dute. Nola olatuek Sara harrapatu zuten, eta nola Sarak ere sentitu zuen bizitzak olatuak ekarri zizkiola eta aurre egin behar ziela haiei, bizitzari aurre egin behar zaion bezala, nahiz eta bizitzako olatuen mendean egon. Orain, haurdun dagoela, ezin du sinetsi nola egin duen aurrera bizitzan. Kontxako badiara iritsi eta itsasoa bare ikusten du, bere bizitza orain dagoen bezala.
Leire jaio eta Sara hil
Sara haurdun geratzen da. Parapenteko lagunek haurra sabelean duela beste hegaldi bat egiteko proposatzen diote, baina Sarak ezetza ematen du. Pantxike eta Karmele pozik. Ekografiak neska izango dela esaten die, Leire jariko diote izena. Leire jaiotzen da, begi urdinak ditu, Sarak bezala. Denak oso zoriontsu baina urtebetera, Sarak katarroa hartzen du, gainetik kendu ezinik. Gero orbanak ateratzen zaizkio azalean, eta argaltzen da. Proba egin eta HIESA duela diagnostikatzen diote (heroina hartzeko baliatzen zituen xiringek, behin eta berriz erabilitakoak, kutsatua). Anderrek daki lehenengo eta erabakitzen du Sarari egia esatea, baina esanez baita ere ikerkuntzan aurrera ari direla, eta seguru asko laster sendabide bat aurkituko dutela, gezur txiki bat alegia. Bat eginda daude Ander eta Sara, inoiz ez bezala, Leire txikiarekin. Pantxikeri esan eta sumindu egiten da, alabari gogoratuz noizbait ordaindu behar zuela drogarekin biltzea. Ander sutan jartzen da eta pikutara bildaltzen du. Biharamunean Pantxikek barkamena eskatzen du. Gero hurrengo egunetan, beste berri ikaragarri bat: Leirek ere HIESA du, amak kutsatua haurdunaldian. Anderrentzat bizitzako egun txarrena da, erotu behar duela uste du. Sara eta Enekok leire ipuin batean bezala zaindu eta biziarazi behar dutela erabakitzen du Anderrek. Liberi eta Karmeleri berria eman eta haurrari bizitza erabat zoriontsua ematea erabakitzen dute. Sarari gezurra esaten diote, ez duela gaitzik. Lasai geratzen da sara eta sei hilabetera hiltzen da. Anderrek eta Pantxikek asko zaindu dute hil bitartean, maitasun guztia eman. Ander, Sara eta Leire bakarrik daudenean ere, une hunkigarria bizitzen dituzte. Egun batean osaba Lazaroren izpitirua paseatzera eramateko eskatzen dio Sarak Anderri, eta Sarak jostailuzko hegazkin horretan ere lekua eskatzen du, hil eta gero. Sarak ez du ospitalera joan nahi azken egunak pasatzera eta etxean hiltzen da, Anderren eta Pantxikeren maitasun guztiarekin, eta Anderri erabateko amodioa aitortuz. Pantxikek esaten dio alaba galdu duela, baina semea irabazi.
Leire txikia eta Anderren sentimenduak
Leire hitz egiten hasi eta ama zeruan dagoela esaten diote. Haurraren gelan amaren argazkia jartzen diote, parapentean dabilela, hori egia dela erakusteko. Leire fnatasia handiko neskatia da, marrazki asko egiten ditu. Ander batzuetan hautsia sentitzen da neskaren aurrean, eta hori dena zergatik gertatzen ari zaion galdetzen dio bere buruari. Ikisten du argi ,ahal ere, amorrazioak ez duela inora eramango, eta Leire zaintzeko indarrak ateratzen ditu, errukiz eta maitasunez. Azkenean, zorionekoa da Ander bere zoritxarrean.
Anderren gogoetak
Ander marxista eta materialista da, eta Leirerekin horrenbesteko poesiaz jokatzean, umekeriak elikatzen ari dela iruditzen zaio batzuetan, baina ondorio garbia ateratzen du: bizitzak badu msiterio bat, dena ez da materia, kanpo begiez gainera, barne-begiak ere baditu. Azkenik, pentsatzen du pertsonei (eta HIESA duten bere pazienteei) etiketak ez zaizkiola behar (kristau, musulmana, ateo, ...), denak direla pertsonak.
Leire, 6 urte
Leirek 6 urte betetzen ditu. Gaitzaren sintomarik ez, oraingoz. Anderrek Xabier Lizardiren Biotz begietan liburua irakirtzen du, Lizardiren haurraren heriotzari buruzko olerkiekin. Hunkitu egiten da. Leireri ipuin asko kontatzen dizkio. Pailazoarena egiten du, eta Leirek ere pailazoarena egtie du eta barre asko egiten dituzte etxean, batzuetan Leireren lagunen aurrean. Marrazteko trebetasun handia ere badu. Kalean ere jolasten da lagunekin, haur guztiak bezala, eta aita batzuetan haserretzen da berarekin, behar den bezala, eztikeriak alde batera utzita. Txoritokietara ere joaten dira, aeromodelismo pistara. Han, Leirek galdetzen du ea hiltzen denean, bera ere hegazkin horretan hegan egingo duen. Aitak esaten dio txokolatezko espazio ontzi batean joango direla hiltzean, eta Leirek orduan biak berehala hiltzea eskatzen du.
Leire, 7-8 urte
Leire biolina jotzen ikasten du. Etxean jotzen hasten da eta aita liluraturik dago, ipuin batean bezala. Amets egiten du Anderrek eguberrietako jaiotza batekin eta Leirek horren marrazki zoragarria egiten du. Baita ere Anderrek irakurtzen dizkion liburuei buruzkoak.
Leire, 9-10 urte, Leire gaixotzen hasten da eta Pantxikeren heriotza
Leirek Ekain Ibargoien mutikoaren laguna egiten da. Ander haren gurasoen laguna ere bada. Ekainek leuzemia izan du, baino sendatu da. Ekain, Leire bezala, haur berezia, sentibera. Leirek esaten du harekin ezkonduko dela nagusia denean. Bi familiak elkarrekin ateratzen dira. Ekainekin pailazo emanaldia egiten du ikastolan, aurretik asko landu dutenak. Aurreko saioetan Ander emozionatu egiten da, Leiregatik penaz bano pozik ere bai aldi berean. Ikastolako jaialdia guztiz arrakastasua da. Pantxike ere badoa eta txalo zaparrada jasotzen dute.
Pantxike triste dago ordea, Leire gaixotzen hasten delako, tripako minaz eta diarrearekin. Hori baino okerrago, guraso batzuk bazekiten edo susmatu, Leire HIESA zuela, eta ez zuten nahi Leire beren semealabekin egotea ikastolan. Ander sutan jartzen da. Konbentzitzen ditu gurasoak HIESA kutsatzea oso zaila dela, kontakto fisiko arrunt batekin. haur batzuek ordea ez dute berarekin jolastu nahi. Ander jota geratzen da. Leirek ez daki ezer, baina badaki zerbait arraro duela, botika bereziak hartzen dituelako. Utzi egiten dio ikastolara joateari. Ekainek deitu egiten dio eta ikastolara itzultzen da. Leirek beste batzuen aurrean Ekainek defendatu egin duela esaten dio aitari, haiek hil behar zuela esan diotenean, eta Ekain haiekin borrokan hasi eta irabazi duela kontatzen dio Anderri.
Pantxikeri kontatu, eta tristuraz hartzen du hori guztia. Tristura gaindiezina. Azkenean urtebetera hilko da bihotzekoak jota, ospitalean egun batzuk pasa ondoren. Leirek maitasunezko gutun hunkigarria idazten dio hil aurretik.
Leire, 11 urte
Ekainen aitak Oskar Wilderen ipuin bat gomendatzen dio, Erraldoi berekoia, berekoikeriari eta eskuzabaltasunari buruz. Anderrek Leireri irakurri eta Ekainekin ikastolan antzeztea proposatzen du Leirek, beste haur batzuekin eta gurasekin batera. Oso ondo pasatzen dute antzezpenean. Gero Printze txikia ere antzezten dute.
Mendira doaz egun batean, Ander eta Leire, Ekain eta bere aita. Ekainek esaten dio Anderri asko maite duela Leire, arreba bezalakoa dela. Eta galdetzen dio ea laster hilko den, eta Anderrek baietz. Anderrek korapiloa du eztarrian.
Leire, 12 urte: hil egiten da.
12 urte bete eta Leire gaixotzen da. Ekainen bisita hartzen du eta ipuin luze eta zoragarri bat ekarri dio, gutun batean, non Ekain eta Leire diren protagonista. Anderrek irakurtzen dio. Leireri asko gustatu zaio. Ander emozionatu egiten da, eta malkoak isurtzen ditu ohean dagoen alabaren aurrean. Bi aste gehiago eman zituen bizirik Leire, aitaren zaintzapean. Lo eta ametsetan bezala dago beti, lasaigarriekin, eta besoak zabalduta, irria ezpainetan, hiltzen da.
Amaiera
Ander bizitzan aurrera egin behar duela sinetsita dago, bereziki Sararekin eta Leirerekin izan duen bizitza zoragarriaren ondoren, triste izan arren. Sara eta Leire emango diote indarra aurrera segitzeko. Afrikara doa mediku lanetan, han HIESA dutenak zaintzera, aditzen dituelako bihotzean Sararen eta Leireren ahotsak, hara joateko, gaixo haiek zaintzera. Ander sinesita dago bizi izan dela, benetan eta maitasunez, eta haientzat bizitzen jarraituko du.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.