Ipar Mazedoniako Errepublika


Kredituak: David Liuzzo

Ipar Mazedoniako Errepublika, labur Ipar Mazedonia, Hego-ekialdeko Europako eta Balkanetako penintsulako estatua da, 1991 urtean sortua, hiriburua Skopje duena. Itsasorik gabeko estatua da, eta muga egiten du iparraldean Serbiarekin eta Kosovorekin, ekialdean Bulgariarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Albaniarekin. Herrialdearen paisaia nagusiak mendilerroak eta haranak dira, eta Ohrid eta Prespa aintzirak nabarmentzen dira. 2025ean, 2.080.000 biztanle zituen 25.713 km karratuko azalera batean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, North Macedonia; gaztelaniaz, Macedonia del Norte.

193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.