Intzestua


KategoriakAntropologia

Intzestua senidetasun-harremana duten pertsonen arteko sexu harremana da, hala nola anai-arreben artekoa edo guraso eta seme-alaben artekoa. Gizakia animalia izatetik kultura izatera igarotzean ezartzen duen arau nagusi bat dela irizten da. Izan ere, munduko kultura guztietan intzestua debekaturik dagoen harremana da, tabutzat hartzen da, eta beraz debekua eta zigorra dakar berarekin. Hain zuzen ere, intzestua kode penal askotan jasota dago, eta ezkontza debekaturik dago senidetasun-harremana duten pertsonen artean. Teoria psikoanalitikoaren arabera, seme-alabek ama eta aitarengana sentitzen duten erakarpena sexuala ebatzi egin behar baita, pertsona horiek garapen psikologiko eta sexuala egokia izango badute.

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.