Eginbehar edo betebehar etikoa pertsona edo erakunde batek bere jokabidean jarraitu behar dituen erregelak dira, orokorrean jokabide hutsari erreparatuz eta horien ondorioei erreparatu gabe. Labur esanda, eginbehar etikoa…
Intuizionismo etikoak jokabide zuzenak eta okerrak zeintzuk diren agerikoak direla, intuizioz ulertu eta justifikaturik daudela, eta beraz argudiaketarik behar ez dutela, baieztatzen duen ikuspegia da. XVIII. mendetik XX. mendeko hasierara arte indarrean egon den korronte etikoa da. Intuizionismoaren aurka argudiatzen da proposizio etikoak agerikoak eta bistakoak balira, etikaren inguruan erabateko adostasuna egongo lizatekeela gutxieneko ulermena duten pertsonen artean, baina garbi dago hori ez dela horrela.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.