Intromisioa edo intrusioa (zuzenbidea)


KategoriakZuzenbidea

Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola, intromisiotzat hartzen dira norberaren irudiaren erabilera, irudi edo soinu pribatuak hartzea, datu pribatuak jaso eta zabaltzea, bereziki pertsona horren ospe eta ohorearen aurkakoak badira.

Hizkera arruntean, esanahi zabalagoa du eta beste baten afera eta eskumenetan sartzea da, horretarako baimenik gabe.

153 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.