Psikologian, introbertsioa eta estrabertsioa, hurrenez hurren barnerakoitasuna eta kanporakoitasuna ere deituak, nortasunaren aurkako dimentsioak dira. Estrabertsioa pertsona ireki, ausart eta berritsuekin eta aktibotasunarekin lotzen den bitartean, introbertsioa pertsona itxi, isil eta herabeekin lotzen da. Piskoanalisiaren garapenarekin batera zabaldu ziren termino horiek: Carl Jung psikiatrak psikismoarekin lotu zituen kategoria horiek, pertsona introbertituak barrurantz bizi diren horiek eta estrobertituak kanporantz bizi direnak izendatuz; Sigmung Freudek kontzeptu horiek bereganatu, eta estrobertsioa nortasun positibotzat eta introbertsioa nortasun ahultzat hartu zituen. 1940ko hamarkadatik, ordea, kontzeptu horiek psikismoaren eremutik atera eta gizarte portaera motak izendatzeko erabili ziren, bereziki H. J. Eysencken eskutik, nortasunaren dimentsio nagusitzat estrobertsioa, neurotizismoa eta psikotizismoa hartuz.
Erreferentziak
http://www.personality-project.org/revelle/publications/wr.ext.rev2.pdf
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Nortasun juridikoaNortasun juridikoa pertsona edo erakunde batek dituen eskubide, obligazio eta bestelako atribuzioen multzoa da, zuzenbideak eta ordenamendu juridikoak hala egotzita. Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal person; gaztelaniaz, personalidad jurídica.