Narratologian edo narrazioaren teorian, diegesia narrazioaren baitan kontatzen edo gertatzen dena da, narrazioan osatzen doan fikzioa edo mundua. Diegetikoa, berriz, narrazioari dagokion guztia da. Diegesia ez zaio soilik…
Estradiegetiko eta intradiegetiko (kanpodigetiko edo barnediegetiko) terminoak narrazioa eta narrazio kontatzeko ekintza bereizteko erabiltzen dira. Narrazio bat, narratzaile bat edo narrazio bateko elementuren bat intradiegetikoa edo barnediegetikoa dela esaten da, diegesiaren barnean kokatzen denean, narrazioa osatzen duen fikzio, ekintza edo fabula delakoaren baitan baitan alegia. Adibidez, elefante bati buruzko narrazio batean, elefanteak ipuin bat kontatzen dionean bere kumeari, elefanteak kontatzen duen narrazio hori intradiegetikoa dela esaten da, narrazio hori diegesiaren barruan, elefantearen munduan alegia, dagoelako. Berriz, estradiegetiko edo kanpodiegetiko terminoa narrazioa kontatzeko ekintzari dagokio, narraziotik kanpo kokatu baina narraziorako erabiltzen diren baliabide horiek aipatzeko (narratzaileak, bereziki). Labur esateko, intradiegetikoa narrazioaren baitan gertatzen dena da; eta estradiegetikoa narraziotik kanpo dagoen hura. Intradiegetikoaren baitan, bigarren mailako narrazioak baleude (adibidez, elefanteak kontatzen duen istorioa bera), haien barruan kontatzen dena maila metadiegetiko batean legoke.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.