Interes ekonomikoak partikular, enpresa edo erakunde batek jarduera sozial eta ekonomikoan edo erabakitze edo lehia-prozesu batean lortu edo, behin lortuta, bermatu nahi dituen abantaila eta etekin ekonomikoak dira (errentagarritasuna orokorrean, eta zehatzago kapital eta ondasunen metaketa, baliabide eta merkatuen kontrola, eta abar). Interes ekonomikoek batzuetan desitxuratu egiten dute jarduera edo proiektu batek izan beharko lukeen ikuspegi soziala.
Loturiko artikuluak
Ondasun ekonomikoakOndasun ekonomikoak gizakiaren beharrak asetzen dituzten zerak dira, urriak direnak, haiek eskuratzeko ekoizpen-prozesu bat garatu eta ondorioz truke-balioa eta prezioa dituzten zentzuan; ondasun libreak ez bezala. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
Agente ekonomikoakAgente ekonomikoak edo eragile ekonomikoak merkatu batean erabakiak hartu eta transakzioak egiten dituzten pertsona eta erakundeak dira. Merkatu-ekonomia batean agente ekonomiko nagusiak gizabanakoak eta familiak dira alde batetik,…