Interesak urtebetera baino aldi laburragoetan sortzen diren finantza-eragiketetan, interes tasa nominala aldi horretako interes tasa (hilabetero, bihilero, hiruhilero edo seihilerokoa) urtebetera emango lukeen interes tasa da, baina aldi…
Interes efektiboa edo interes tasa efektiboa finantza-eragiketan batean ezartzen den urteko interes erreala da, kontuan harturik interesak urtean zehar aldiro (hilabetero, bihilero, ..., sei hilero) sortzen direla (ikus, kapitalizazio zatikatua) eta horiek kapitalera metatzen direla. Finantza-matematikaren terminologian, interes efektiboa kalkulatzerakoan, interesak kapitalizatu egiten dira. Adibidez, hilero mailegu batengatik %1eko interesak ezartzen badira, urteko tasa efektiboa %1x12 =%12 (tasa nominala deitzen dena) baino handiagoa da, hilabetero interesak ordaindu eta urtebetea pasa baino lehen aurreratu egiten direlako, hau da, efektiboki edo errealki %12 baino gehiago ordaintzen da.
Aldiko interesa izendatuz, interes tasa efektiboa honela kalkulatzen da:
Adibidez, aurreko adibidea harturik, %1eko hileko interes tasa baterako, interes efektiboa da.
Interes efektibotik urteko tasa baliokidea kalkulatzeko, eragiketaren komisioak eta gastuak ere kontuan hartu beharko lirateke.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.