Interdependentzia


KategoriakAntropologia

Orokorrean, interdependentzia bi pertsona, erakunde edo objektuen artean garatzen den elkarrekiko dependentzia da, elkarren artean dagoen ezinbesteko lotura eta eragina edo elkarren beharra. Berriki, antikapitalismo, altermondialismo nahiz ekofeminismotik aipatu eta nabarmendu den kontzeptu paradigmatikoa da, gizakien, izaki bizidunen eta naturako elementuen artean dagoen beharrezko elkarreragina izendatzeko, horiek guztiak zaindu eta defendatu beharra aldezteko, dominazio eta dependentzia edo mendekotasun erlazioak baztertuz. Horren arabera, gure artean harremanak izan eta naturarekin erlazionatzeko modua aldatu beharko genuke, gizarte jasangarria eta bidezko baten alde, gizarte krisia eta krisi ekologikoa gaindituko bada.

Beste adiera batean, interdependentzia globalizazioaren ondorio nagusietako bat da, munduan zehar edozein tokitan izandako gertaera bat mundu osoan eragina duela dakarrena, maila ekonomiko, politiko nahiz sozialean.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Interdependentzia"; Gizapedian, 24 ekaina, 2021, /interdependentzia-definizioa-kontzeptua/.
207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.