Intelektualizazioa gertaerak, egoerak eta haietatik eratorritako emozio eta sentimenduak arrazionalizatu eta haiei azalpen egokia emateko saioa da, haiek kontrolatu nahian. Psikoanalisian, Freudek aztertu zituen defentsa-mekanismoetako bat da. Adibidez, intelektualizazioa gertatzen dela esan daiteke Diogenes sindromea pairatzen duen pertsona batek inguruan eragiten dituen efektuei itzuri egiteko, bere jokabidea birziklatu beharraren ondorioa dela adierazten duenean, edota gizonak gorrotatzen dituen emakume batek gizon guztiak heteropatriarkatuak kutsatuta daudela esaten duenean.
Loturiko artikuluak
PsikoanalisiaPsikoanalisia Sigmund Freudek XIX. mendearen bukaeran abiarazitako gogamenaren teoria eta terapia mentala da. Asaldura psikologikoak hatzeman eta gainditzeko metodo terapeutikoa moduan, bereziki pazienteak terapeutak proposatzen dizkion gaien inguruan libreki…
Transferentzia (psikologia)Psikologian, eta bereziki psikoanalisian, transferentzia pertsona batek bere txikitako bizipen psikikoak (emozioak, fantasiak, ...) beste pertsona batengan, maiz psikoteraupeta bera, islatzeko prozesua da. Adibidez, pertsona batek lankide batekin…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.