Pertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Intelektualak, kolektiboki intelektualitatea ere deiturik, publikoki aintzat hartzen diren ideiak eta iritziak plazaratzen dituzten pertsonak dira. Inteligenteak eta goi maila akademikoa izateaz haratago, intelektuala pertsona (samurki) kritikoa izaten da, baina aldi berean sisteman ere integratu eta onartua. Bereziki XX. mendearen bukaeratik agertu den figura lausoa da (eta horregatik maiz sasintelektual hitza erabiltzen da ustez intelektual direnak gutxiesteko), hedabideetan ohikoak diren elkarrizketa, hitzaldi, solasaldi eta antzekoetan diharduena, iritzi kritikoekin, ezker politikoan kokatuak, baina aldi berean erabateko zuzentasun politikoarekin, pentsatzen dutena baino nahi dutena edo besteek aditzea nahi dutena esaten dutenak, eta beraz ideologia sortzaile nagusiak, gehienetan faltsukeria, hipokresia eta zinismotik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.