Integrazioa (softwarea)


KategoriakInformatika

Informatikan, softwarearen integrazioa erabiltzaile batek, izan enpresa izan indibiduoa, eremu batean baliatzen dituen aplikazio informatikoak darabilten informazioa (fitxategiak, datuak, ...) beste aplikazioekin bateratu, partekatu eta elkar lotzeko erabiltzen diren tresnen multzoa da, aplikazio batetik besterako informazio fluxuan gizakiaren eksuhartzea saihestu eta fluxu horretan botila-lepoak sor ez daitezen, informazio-fluxua guztiz automatizatuz eta sinkronizatuz alegia. Adibidez, sofwarearen integrazioaz ari gara, bezero batek web orri batean lehen aldiz izena ematean, enpresaren fakturazio-programan bere izenean kontu bat automatikoki sortzen denean. Horretarako API (Application Programming Interface) direlakoak erabiltzen dira, software desberdinak elkarrekin komunikatzeko modu eta protokoloak. Integrazioari esker, erakundearen informazio-fluxua guztiz modu natural eta berehalakoan gertatzen da, erabakiak hartzeko prozesuak erraztuz, kostuak murriztuz eta efizientzia gehituz.

 

 

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.