Soziologian, instituzionalizazioa kontzeptu, ideia edo praktika bat gizarteko instituzio edo erakunde baten baitan txertatu eta finkatzea da, hura normalizatu, legitimatu eta arautzat hartzea. Aldi beren, instituzio edo erakundeen esparrua eta jarduna gizartean zabaltzea ere bada, lehen erakundeetatik kanpo modu informalean garatzen diren praktika eta jarduerak arautu eta kontrolatzen aldera, haiek prozedura estandar eta sistematiko bihurtuz eta haien inguruan burokrazia garatuz. Instituzionalizazioa da konstantea gizarte modernoetan, eta areago haien ezaugarri nagusia da. Bereziki, instituzionalizazioa osasungintzaren, hezkuntzaren eta orokorrean estatu-politiken elementu nagusia izan da. Kritikatua ere izan da, instituzionalizazioak arauak gizabanakoaren askatasun-eremu izan beharko liratekeen horietara ekarri eta normala ez denaren errepresioa eragin baitu arlo askotan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, institutionalisation; gaztelaniaz, institucionalización.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Problematizazioa (soziologia)Soziologian, problematizazioa egoera edo fenomeno sozial jakin bat gizarte arazo gisa idetifikatzekoko prozesua da. Eragile sozialen aldetik kontsiderazio edo erabaki huts baten emaitza izatetik urrun dagoen kontzeptua da,…