Instituzio sozialak (gizarte instituzioak)


KategoriakSoziologia

Instituzio sozialak edo gizarte instituzioak, gizarte erakundeak ere deituak, gizartea arautu eta erregulatu egiten duten irizpide, printzipio, kode eta rol multzoak dira, gizarte egituretan sustraituak, eta harremanak, jokabideak eta orokorrean ekintza eta harreman sozialak eragiten dituztenak. Batzuen arabera, gizartearen funtzionamendua eragiten duten elementu finko eta iraunkorrenak dira. Beste batzuen arabera, ordea, instituzio sozialak gizartean antolatutako erakundeak lirateke. Eman dugun lehenengo definizioa da, ordea, onartuena. Horren baitan, sinboloak, jokabide-arauak eta ideologia bereizten dira, familia, eskola, ezkontza, polizia eta beste hainbatetan gorpuzten direnak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, instituciones sociales.

179 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.