Inperioa (definizio orokorra)


KategoriakPolitika

Historikoki, inperioa estatu batek gerra eta konkistaren bitartez eskuratu eta menderatu egiten dituen lurraldeak eta gizarteak bereganatuz osatzen duen entitate politiko, ekonomiko eta kulturala da, indar militarraren edo dominazio ekonomiko edo kulturalaren bitartez atxikitzen duena. Aro Modernoan zehar, eta bereziki XIX. mendetik, inperioak osatu eta zabaltzeko modu nagusia ez da jada konkista militarra, baizik eta estatu eta herrien artean ezartzen diremn harreman ekonomiko eta kulturalen garapen asimetrikoa, finean dominazioa ekartzen duena. XX. mendean zehar. Ameriketako Estatu Batuak izan dira inperio nagusia, bere menderakuntza mundu zabalera eramanez, Sobietar Batasunak ere hamarkada batzuetan zehar inperio gisako entitate politiko bat osatzea lortu bazuen ere. Egun, ordea, Aneriketako Estatu Batuek munduko inperio gisa izan duten nagusitasun erabatekoa desegiten ari da, eta aktore geopolitiko berriak sartu dira lehia inperialistan, bereziki Txina.

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.