Espaniako historian, Inkisizioa edo Inkisizio Santua, izen osoz Inkisizioaren Ofizio Santuaren Epaitegia, Errege-erregina Katolikoek 1478 urtean ezarritako epaitegi erlijiosoa izan zen, ustez erlijio katolikoaren aurkakotzat edo heresiatzat jo zitezkeen sinesmenak, jarrerak eta jokabideak gogor zigortzen zituena. Epaiketak, zelatari eta salatari sare sekretu beldurgarri batek, Ofizio Santuaren ahaideak izenekoa, ematen zituen informazioetan oinarritzen ziren. Inkisizioaren errepresioa gizarte osoaren aurka zuzendu bazen ere, krudelak izan ziren Espainian XVI. mendean protestante, judeokonbertso (juduak izanik kristautzera behartuak izan pertsonak) eta moriskoen (kristaututako musulmanak) aurkakoa. Sorginkeriaz edo satanismoaz leporatutako emakumeak eta gizonak ere bortizki zigortu zituen, kasu batzuetan bizirik erretzera, Euskal Herrian Zugarramurdiko auzian esaterako. Homosexualen eta moral sexual desegokia zuten pertsonen aurka ere jo zuen eta zentsura zorrotza jarri zuen. Presoen aurkako tortura krudelak ohikoak ziren Inkisizioaren jardunean, zigor gisa nahiz aitorpenak behartzearren. Azkenik, hiru mende baino gehiagoko jardunaren ondoren, 1812ko Cádiz konstituzio liberalak desegin egin zuen Inkisizioa eta, Fernando VIIak urte batzuetan zehar berrezarri bazuen ere, 1834 urtean betirako deuseztaturik geratu zen. Inkisizioaren buru nagusia inkisidore jenerala zen, eta horien artean gogorrena eta odoltsuena izan zen Tomás de Torquemada, XV. mendeko azken urteetan, milaka izanik bere agintaritzapean eraildako pertsonak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Heresia eta heretikoakErlijio baten baitan, heresiak aginte erlijiosoak onartu ez eta gaitzetsi egiten duen sinesmenak eta doktrinak dira. Hala ere, heresiari jarraitzen diotenek, heretikoek alegia, ordea, erlijio horren jarraitzaile izaten…