Informazioa kontzeptu zabala da, adiera anitzetan zehaztu eta egun hainbat arlotan erabiltzen da; hain zuzen ere, informazioaren gizartean bizi gara XX. mendearen amaieratik, informazioak gure bizitzak betetzen ditu, onerako nahiz txarrerako.
Informazioaren ikuspegi desberdinak azalarazten ditugu jarraian:
- informazioa ezagutzaren irudikapen edo errepresentazio oro da, ezagutza bideratu eta gauzatzeko darabilgun modua eta gaia;
- informazioa inguruneari buruzko datuen multzoa da, datu horiek prozesatuz, erabakiak hartu, jokabideak hatu eta ingurune horretara moldatzen gara;
- informazioa komunikazioa garatzeko darabilgun bitartekoa da, mezuetan jasotzen dena;
- informazioa baliabide sozial, kultural, ekonomiko nahiz politikoa da, kulturak hornitu, gizarteak eta ekonomia garatu eta arlo politikoan boterea ematen duena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
- 
Atribuzioa (informazioa eta sormen-lanak)- Atribuzioa hirugarren baten eskutik argitaratu eta zabaldu egiten diren informazio eta sormen-lanei buruz, informazio eta lan horien egilea edo iturriaren aipamena egitea da, egile edo iturri horien erabilera-baldintzen… 
 
- 
Datu-tratamendua (datu-prozesamendua)- Agian datu-prozesamendua informazioaren prozesamenduaren adieran bilatzen ari zinen. Datu-tratamendua edo datu-prozesamendua datuak bildu, gorde, kudeatu, antolatu, aztertu, erabili eta komunikatzeko baliabide eta teknika informatikoen multzoa da. 
 
- 
Informazioaren prozesamendua- Informazioaren prozesamendua edo informazioaren prozesaketa, datuen prozesamendua ere deitua, jasotako datuak edo orokorrean informazioa (input) bildu, ordenatu eta antolatu ondoren, helburu jakin batekin datu horiek lantzeko jarduera eta…