Ez nahastu infantifikazio terminoarekin.
Infantilizazioa bestea zentzu zabalean, izan indibiduoa izan kolektiboa, umea balitz bezala tratatzea da. Dominazioaren eta autoritarismoaren alde ezkutu eta biguna da, itxuraz bestea adeitasunez eta maitasunez tratatzea dena, baina finean jarrera paternalista agerian uzten duena, subjektu nagusiaren edo menderatzailearen gorentasun intelektuala eta agintea indartzen dituena. Infantilizazioa maiz gertatzen da pertsona zaharrekin, baina baita ere gurasoen etxetik berandu ateratzen diren gazteekin. Emakumeekin erromantizismoz edo samurtasunez jokatzea ere infantilizazio modu bat da, dominazio matxista indartzen duena. Euskal Herrian jasaten dugun fenomeno bat bestalde euskararen infantilizazioa da, haurrei bai euskaraz baina helduen artean erderaz hitz egiten denean, euskara menderakuntza egoeran jarriz erderarekiko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, infantilization; gaztelaniaz, infantilización.
Erreferentziak:
Loturiko artikuluak
SexualizazioaSexualizazioa norbait sexualki kosifikatu edo objektu sexualtzat hartzeko prozesu eta ekintza da. Feminismoan, sexualizazioa gizartean indarrean dagoen heteropatriarkatuaren eta sexismoaren dominazio-moduetako bat besterik ez da. Sexualizazioan gainera, gorputzak,…
KonformismoaSoziologia politikoan, konformismoa subjektu edo gizatalde batek bere iritziak eta sinesmenak beste talde edo instituzio batetik jasotako arau, printzipio edo iritzietara aldatzea da, bereziki instituzio edo talde hegemonikoa…
InfantifikazioaInfantifikazioa (ohartu pertsonifikazio terminoarekiko parekotasuna) mito bat infante edo haur baten itxuraz eratu eta irudikatzea da. Horren adibide garbia da Jainko Haurra da, kristautasunean, zeinaren jaiotza Eguberrietan ospatzen…