Industria Iraultza, Lehen Industria Iraultza edo Lehenengo Industria Iraultza ere deitzen dena, hasiera batean bereziki Europan eta Ipar Amerikan XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendeetan eta gero mundu osora zabaldu den aldaketa historikoa da, ekoizpenean makinen erabilera intentsiboa, lantegi handien garapena eta kapital industrial eta finantzarioaren garapena bildu zituena, produktibitatea eta efizientzia izugarri gehituz. Oinarrian aldaketa ekonomikoa den horrek aldaketa sozial handiak ere eragin zituen, bereziki hirien garapena eta landaren hustea, populazioaren zati handi bat nekazaritza eta lehen sektoreko beste jardueretatik produktu industrialen ekoizpenera bideratuz. Produktu industrialak (hasiera batean bereziki ehungintzarekin lotuak) asko merketu ziren produktibitate gehikuntza horren ondorioz, eta haientzako merkatu zabala eratu zen, garai batean artisau lana ziren produktuen merkatu txikien aldean.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Industrial Revolution; gaztelaniaz, Revolución Industrial.
Loturiko artikuluak
Industria jardueraIndustria-jarduera edo jarduera industriala esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, industria jarduera industria-sektorea deitzen den adar edo sailetako bakoitza da, non antzeko ezaugarriak dituzten ekoizpen-prozesuak biltzen diren,…
Eraldaketa-industriaHiztegian, eraldaketa hitzaren esanahi orokor eta arruntari buruz jakin dezakezu. Eraldaketa-industria, eraldatze-industria edo industria eraldatzailea, lehengaiak edo beste industrietan ekoitzitako material eta osagaiak landuz produktu berriak ekoizten dituen…
Hirugarren industria iraultzaHirugarren industria-iraultza 1970eko hamarkadatik eta XX. mendea bukatu arte garatu ziren aldaketa teknologiko eta produktiboen multzoari eman zaion izena da. Aipatu behar da 1970eko hamarkadan mundua krisialdi ekonomiko…