Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…

Agian Indibidualismo metodologikoa bilatzen ari zinen.
Indibidualismoa pertsona, banako edo indibiduoari lehentasuna ematen dion jarrera filosofiko eta politikoa da, haren eskubide eta interes pertsonalak, moralak, ekonomikoak eta bestelakoak, gizartearen, estatuaren edo komunitate politiko edo soziologikoaren gainetik jarriz. Definizio horren arabera, indibidualismoa liberalismoaren ezaugarria litzateke, bereziki askatasun ekonomiko indibidualak aldezten dituenez, eta hura garatzeko prozesua, indibidualizazioa alegia, modernitatean eta industrializazioan zehar garatutako diferentziazio sozialaren prozesua izan da.
Beste ikuspuntu arruntago batetik, indibidualismoa era independentean pentsatu eta jokatzen duen pertsonaren jarrera ere bada, arau eta ohitura orokorrei eta muturrean, egoismoraino helduz, beste pertsonei erreparatu gabe; horrela jokatzen duten pertsonak indibidualistak direla esaten da. Aurkako kontzeptuak komunitarismoa eta komunalitatea dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.