Indar-ideiak edo enbor-ideiak mezu, diskurtso edo ideologia baten oinarrizko elementuak dira, haien esentzia edo ardatz nagusiak. Metafora erabiliz, mezu baten indar-ideia organismo baten bizitza eta gizakiaren adimena bezalakoa…
Politikan, indar-korrelazioa edo indarren korrelazioa espazio politiko edo geopolitiko batean diharduten joera, koronte eta alderdiek duten botere eta eragin diferentzialen multzoa da. Indar-korrelazioa uneko zirkunstantzietatik at dagoen aspektu politikoa da, eta epe luzeko aldaketekin lotzen da gehienetan. Adibidez, alderdi batek azken hauteskundeetan alderdi politiko jakin batek boto gehixeago lortu duen ala ez ez dio eragiten indar-korrelazioari, bai ordea ezkertiar alderdiek azken hauteskundeetan lortu izan duten boto gehikuntza, ordezkaritza politikoan gehiengoa lortzea ahalbidetu dezakeen neurrian.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, balance of power; gaztelaniaz, correlación de fuerzas.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.