Indar-ideiak edo enbor-ideiak mezu, diskurtso edo ideologia baten oinarrizko elementuak dira, haien esentzia edo ardatz nagusiak. Metafora erabiliz, mezu baten indar-ideia organismo baten bizitza eta gizakiaren adimena bezalakoa da.
Indar-ideien kontzeptua XIX. mendean sortu zen Alfred Fouillée (1838-1912) filosofo positibistaren eskutik. Fouillée-k zientziaren objektibotasun eta espezifikotasuna filosofiaren xede bateratzailearekin uztartzen saiatu zen bere lanetan -L’Évolutionnisme des idées-forces (1890), La Psychologie des idées-forces (1893) La Morale des idées-forces (1907)-, eta horretarako indar-ideiak giza eta gizarte errealitatea gidatzen duten oinarrizko lerro gisa definitu zituen, materialtasunik gabeak baina hala ere guztiz funtsezkoak bizitza gidatzeko. Ildo horretatik bi motako indar-ideia bereizi zituen: oinarrizkoak, hala nola maitasuna, zoriontasuna, mina, beldurra, plazera, gizaki guztien baitan; eta instrumentalak, gizatalde jakinei zuzendutakoak.
Egun, termino filosofiko moduan baino, komunikazio eta marketin arloan erabiltzen da bereziki, mezu bateko oinarrizko ideiak izendatzeko, lelo eta diskurtso guztiak inspiratzen dituena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, strength idea, idea-force, driving idea, main insight, core idea; gaztelaniaz, idea fuerza.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Indar errepresiboakIndar errepresiboak botereak bere ideologia eta programa inposatu eta disidentzia oro zapaltzeko garatzen duen errepresioa gauzatzeko erabiltzen dituen polizia eta administrazio-erakundeak eta eragileak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fuerzas…
Erreferentzia-ideiakErreferentzia-ideiak, erreferentziazko ideiak, deliriozko ideiak ere deituak, inguruan gertatzen diren gertakariek norberarekin loturik edo norberari zuzendurik daudelako pentsamenduak orokorrean negatiboak dira, lotura horiek erabat faltsuak edo kointzidentzia hutsak direnean.…
Indar-korrelazioaPolitikan, indar-korrelazioa edo indarren korrelazioa espazio politiko edo geopolitiko batean diharduten joera, koronte eta alderdiek duten botere eta eragin diferentzialen multzoa da. Indar-korrelazioa uneko zirkunstantzietatik at dagoen aspektu…