Pertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…

Soziologian, erakunde, eragile, berrikuntza, antolakuntza edo praktika eraldatzaileak dira gizarte aldaketa eragiteko ahalmen eta indar apartekoa dutenak. Aurrerapena gizartearen leloa den honetan gainera, eraldatzailea izatea bereizgarri positibotzat hartzen da guztiz, eta maiz adierazle huts gisa erabiltzen da diskurtso politikoak osatzeko, alderdi eta programak eraldatzailetzat hartuz, bereziki ezker politikoaren aldetik indar politiko kontserbadoreetatik bereizteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, transforming; gaztelaniaz, transformador, transformadora.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.