Agian, farmakoen prospektua bilatzen ari zinen. Orokorrean, prospektua produktu edo zerbitzu baten erabilerari buruzko informazioa ematen duen orria da. Inbertsioetan, prospektua akzioak edo bonoak jaulkitzen dituen entitateak inbertitzaile…
Inbertsio-txandak edo inbertsio-errondak, finantzazio-txandak edo errondak ere deituak, startup motako enpresen garapenean zehar inbertitzaile jakin batzuentzat antolatzen diren deialdi irekiak dira, finantzazio zuzena ekarri eta enpresaren kapitalean sartzeko, enpresa horien eskalagarritasuna bultzatu eta haien garapenean laguntzeko. Startup enpresaren garapenean zehar, gero eta finantzazio handiagoko inbertsio-errondak antolatu ohi dira, pre-seed edo hazi-aurreko erronda, produktua edo zerbitzua merkaturatzeko, seed edo hazi-erronda, enpresaren negozioa finkatzeko, eta hazkuntza-errondak, A, B, C, ... errondak hurrenez hurren, enpresaren eskalagarritasuna garatu eta dimentsio hobezinera heltzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, round of investment; gaztelaniaz, ronda de inversión.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.