Inauteriak Euskal Herrian


KategoriakEuskal Herria

Kaldereroak, Donostian inauteriak iragartzen dituen jaia.

Euskal Herrian, inauteriak neguan zehar herri eta hirietan ospatzen diren jai-zikloen multzoa dira, bereizgarri nagusi mozorrotzea eta dibertdimendua dituena. Europan antzinatik ospatu diren eta egun ere ospatzen diren inauterien parekoa da guztiz, jai horiek antzinako jatorri komuna dutela erakutsiz horrela. Tradizionalki, landa eremuko jaia izan da baina XIX. mendetik hirietara zabaldu den jaia ere izan da. Horixe da, hain zuzen, egun Euskal Herrian ospatzen dioren inauteri-jaien bereizgarri nagusietakoa: herri txikietako eta hiriko inauterien bikoiztasuna, antzinako inauteriak eta inauteri modernoak bereizten dituena, hurrenez hurren.

Hiriko inauteriak eta landa-eremuko inauteri batzuk Garizuma aurreko egunetan ospatzen da, ostegu gizenetik astearte-inautera, Hausterre-Eguneko bezperara arte alegia. Horrela, inauteriak kristautasuneko Aste Santuko ospakizunekin lotzen da, haiekin dikotomia eta oposizio nabaria adieraziz: inauteria dibertimendu eta parranda jaia da, kristautasunean baitaratze eta barne-diziplinako garaia den bitartean. Euskal Herriko herri txikietako inauteria asko, halere, beste data batzuetan ospatzen da, inauterien antzinako jatorriarekin bat eginez.

251 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.