Immolazioa (latinezko immolatio hitzetik, etimologikoki mola salsa, "biktimen gainean isurtzen zen irin errea eta gatza", in- aurrizkiarekin) biktimak sakrifizioan hiltzea da, jatorrian eta gehienetan arrazoi erlijiosoengatik eta biktima horiek Jainkoari eskainiz. Nork bere burua sakrifikatzea, bere buruaz beste egitea ere bada, sakrifizio moduan. Protesta moduan ere baliatu da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, immolation; gaztelaniaz, inmolación.
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Immolazioa";
Gizapedian, 14 iraila, 2018,
/immolazioa/.
Loturiko artikuluak
Ebanjelioa eta ebanjelioakEbanjelioa (antzinako grezieratik datorren hitza, literalki "berri ona" esan nahi duena) Jesukristoren irakaspenak eta haren dotrina orokorrean adierazteko erabiltzen den hitza da. Pluralean, berriz, ebanjelioak Jesukristoren bizitza kontatzen…
Apologetika eta apologetakApologetika (antzinako grezierazko ἀπολογία, apologia hitzetik, literalki "defentsa") erljio baten dogmak eta printzipioak defendatzeko argudioak eta ebidentziak lantzen dituen teologiaren adarra da. Hedaduraz, edozein sinesmen edo iritzi baten defentsa izendatzeko ere erabiltzen…
Erlijioa herriaren opioa daErlijioa herriaren opioa da Karl Marx filosofoaren esaldia da, klase buruzagiek erlijioa herria kontrolatzeko tresna moduan erabiltzen dutela adierazteko (ikus, gainera, alienazio erlijiosoa). Erlijioak sistema kapitalistako esplotazioa, alienazioa…