Immanentzia eta transzendentzia


KategoriakFilosofia

Filosofian, immanentzia (*inmanentzia) zerbaiten esentzia bere baitan egotearen edo intrintsekoa izatearen nolakotasuna da. Aurkako terminoa da transzendentzia: zerbait transzendentea dela esaten da, beste zerbaiten mugak gainditu eta horretatik at ere existitzen denean. Termino horiek teologian erabiltzen dira bereziki, immanentzia Jainkoa munduarekin berarekin identifikatzean, Jainkoa munduarekiko immanentea dela esaten da horrela, eta transzendentzia Jainkoa gugandik at dagoen izaki bat dela, gugandik transzendentea dela alegia, adierazi nahi denean. Arima transzendentea dagoela esaten da baita ere, heriotza ondoren ere hor iraungo duelako, gizakiaren gorputzetik haratago. Fenomenologiaren paradigma nagusiak den dena kontzientziarekiko immanentea dela ezartzen du, dena kontzientzian dagoela eta kontzientziatik at ez dagoela ezer alegia.

Ikus, gainera

208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.