Ilusio erreferentziala, erreferentziaren ilusioa edo ilusio mimetikoa fizkiozko lan bat erreala balitz bezala osatu eta interpretatzea da. Ohikoa sentsazioa da eleberri baten irakurleen edo film baten ikusleen artean, eleberriaren edo filmaren barruan balira sentitzen direnean alegia. Fizkioa osatzerakoan, anitz dira ilusio erreferentziala sortzeko narratzaileak dituen baliabideak, hala nola deskribapen zehatza, fikziozko mundu bat osatzea, toki errealetan kokatzea edo pertsonaien jarraipen etengabea egitea. Roland Barthesek sortu zuen kontzeptua, erregistro denotatiboak erreala adierazten duela dirudien arren, finean irakurlearengan efektu konnotatiboa eratzen duela baieztatuz (ikus, denotazioa eta konnotazioa) , eta hortik errealitatea modu errealean islatzen ari delako irudipena ilusio hutsa izatea.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Etika erreferentzialaEtika erreferentziala oinarrizko edo funtsezko printzipio edo oinarri etiko bat izatearekin edo balio-ordena bat errespetatzearekin justifikatzen den portaera-arauen multzoa da, hau da, erreferentzia-sistema bat jarraitzen duena. Horretarako hizkuntza…
Estentsioa eta intentsioaLogikan, estentsioa eta intentsioa termino baten esanahia azaltzeko bi modu dira. Estentsioa terminoan biltzen diren objektu guztien zerrenda jasotzen du; adibidez, Euskal Herriko herrien estentsioa herri horien zerrenda…
-