Ilara-teoria


KategoriakEstatistika

Ilara-teoriak, matematika eta estatistika teknikak bateratuz, ilara-ereduak (zerbitzu batera elementuak iristen diren sistemak, non zerbitzu hori okupatuta badago itxaron behar den eta arau batzuen arabera artatzen den) garatu eta aztertzen ditu, itxaronaldiak, ilara-luzera eta sistemaren baliabideen erabilera aldagai nagusi gisa harturik, heburu izanik aldagai horien eta orokorrean sistema osoaren optimizazioa. Ekoizpen-prozesuetan, zerbitzuetan, garraioan eta komunikazio-sareetan aplikatzen da. Arlo honen garapenean aitzindaria Agner Krarup Erlang (1878 – 1929) matematikari eta ingeniari daniarra izan zen, eta ordutik aurrera izen propioa duen arlo gisa garatu da ikerketa operatiboaren barruan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, queueing theory; gaztelaniaz, teoría de colas.

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.