Eloy Moreno-ren Ikusezina liburua bilatzen ari bazara, ikus: Invisible, Eloy Romero: resumen Ikusmiran. Ikusezina Laida Martinez Navarro idazleak 2018 urtean plazaraturiko liburua da, gaztetxoei zuzendua. LABURPENA 1. kapitulua…
Ikusmira webgunean ere baduzu liburu honi buruzko laburpena.
Ikusezin Eloy Moreno idazleak 2018an, gaztelaniaz jatorrian, plazaratutako eleberria da.
Laburpena
0 kapitulua
Neska gazte bat zalantzaz dago, baina azkenean ausartu egiten da tatuajeak egiten dituen areto batera sartzen. Bizkarrean egin nahi badu, baina erreduren orbainak ikusita, prozesua mingarria izango dela ohartarazten diote. Aurrera jarraitzen du. Bizkar osoa hartuko dion dragoia marrazten hasten dira, bere gorputzean bizia hartu eta neska bereganatuko duen dragoia.
1 kapitulua
Neska ospitale batean dago. Dardarka esnatu da. Larritasunez. Esan diote horrelakoetan hamar arte kontatu behar duela, eta arnasa erritmo horretara moldatu. Eta batez ere, ez beldurtu, leku seguruan dagoela. Bat, bi, hiru, ... Funtzionatzen du.
2 kapitulua
Neskak jendearen hotsak aditzen ditu, eta zaratak. Eta bere barrutik ateratzen den txistua. Eskuak, hankak mugitzen hasi da, poliki. Eta esku batek hanka heldu dio.
3 kapitulua
Goizaldeetan esnatzen da, baino ja ez du garrasi egiten, lehen bezala. Badaki non dagoen. Eta inportanteena, istripua izan eta gero, ja ez da ikusezina.
Ehun pultserako eskua
4 kapitulua
Neska dagoen tokitik bost kilometrora, beste neska batek lo hartu ezinik dago, ezta horretarako pilulak hartuta ere. Bost egun darama egoera horretan, malkotan, maitasun gutunak idazten. Mugikorrera begira, argazkiak ikusten ditu. Hiru lagun. Eta haietatik, mutil bat, beste batzuetan. Eta mugikorra lurrera bota du, sentitzen duen mina ezin duelako jasan.
5 kapitulua
Ospitaleko neska ohean dago. Esnatu da. Gozieko seirak. Istripua baino lehenagoko guztia gogoratzen du. Baina ondorengoa ez, bakarrik sentsazio izugarri batzuk. Ospitalean dagoela, lagun eta familiakoen bisitak jasotzen ditu. Kazetariak ere etorri omen dira, baina ez diete pasatzen utzi. Jarraitzen du sentitzen esku bat bere hankari heltzen.
Bekainean orbain bat duen aurpegia
LANEAN (26 ORRIALDE 300ETIK)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.