Ikonoklasmoa, ikonoklastak, ikonoklasia


KategoriakArtea

Ikonoklasta (Bizantzioko grezierazko eἴκονοκλάστης hitzetik, eikonoklastês, « irudien suntsitzailea») entitate sakratu eta pertsonaia jainkotiar eta santuen irudikapen arbuiatzen duena da. Irudikapen horien suntsiketari ikonoklasmo deritzo, eta debeku horren doktrinari ikonoklasia (ikus, gainera, anikonismoa). Terminoa VIII. mendean sortu zen, Bizantziar Inperioan enperadoreak eta agintari erlijiosoek irudi erlijiosoak debekatu eta horien ikonoklasmoa edo suntsiketa agindu zutenean, besteak beste idolatria zekarrelakoan, baina baita ere Jesus Nazartekoaren eta pertsonaien jainkotiartasunean oinarrituta. Azkenean, ordea, gatazka ikonoklasta, ikono edo irudi erlijioso horien alde ebatzi zen IX. mendean. Irudi horien aldekoak ikonoduloak dira, eta horien doktrinari ikonodulia.

Adiera modernoan, hedaduraz, ikonoklasta indarrean dauden irudi, modelo eta arauen aurka dagoenari ere deitzen zaio, artean zein beste arlo batzuetan.

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.