Kristau arteak bereziki ikonografia aberatsa erakusten du. Irudian, Kristo Pantokrator (ikus, Gizapedian, pantokrator).
Ikonografia artelan batean erabiltzen diren irudi eta elementuen multzoa da, bereziki irizpide kultural eta sozialen arabera ezarri eta bateratuak. Ikonografiaren helburua artelanari esanahi sinbolikoa ematea da, irudikapen literaletik haratago (ildo horretatik, semiotikarekin loturik dago). Hedaduraz, ikonografia elementu horien guztien azterketa eta interpretazioa da. Ikonografiaren azterketa garaiko historia eta kultura aztertzeko baliagarria da, eta beraz iturri historiografiko moduan erabil daiteke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kitsch (definizioa)Kitsch (alemanierazko kitschen hitzetik, "lardaskeria", XIX mendearen bukaeran masa-kontsumorako ekoizten ziren artelanei deitzeko) esaten zaio zatarra, itsusia, txatxua, pinpirina, imitaziozkoa edo orijinaltasun gutxikoa denari, hala nola urrea izan…
Kultura (definizioa eta kontzeptua)Kultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen espiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…
Motiboa (artea)Arkitekturan, eskulturan, margolaritzan eta bereziki arte dekoratiboetan, motiboak errepikatzen den formak edo irudikapenak da, patroi erregular bati jarraiki gehienetan;. Gehienetan apaindurarako erabiltzen badira ere, batzuetan artelanaren ikonografiaren elementu…