
Ikonoak sinbolismo handiko irudi erlijiosoak dira, Jesus Nazartekoa, Ama Birjina edo santuak (irudian bezala) irudikatzen dutenak.
Ikonoak (antzinako grezierazko εἰκών hitzetik, eikôn, "antzekotasuna, irudia") bereziki zurezko oholetan baina baita ere harriaren eta oihalaren gainean deboziorako egindako margolanak dira, bereziki kristau artean erabiliak, eta maiz pertsonaia erlijioso bat edo bi irudikatzen dutenak, sinbolismo nabarmen batez lagunduta. Ekialdeko kristau elizetan bereziki erabiliak, bizantziar artea deitu denaren modalitate ezagunenetakoa da. VIII mendetik zabaldu zen horien erabilera, elizaren baitan zabaldu zen eztabaida ikonoklastaren ondoren. Eztabaida ikonoklasta edo irudi erlijiosoak onartzen zituztenen alde ebatzi zen azkenean, ikonoak debekatu eta suntsituak izan ondoren, eta Erdi Aroko kristau arteko modalitate ohikoena bilakatu zen. Debozioaz gainera, irakaspen erlijiosorako ere erabili ziren, eliza ortodoxoetan bereziki, ikono anitzez hornituriko ikonostasio izeneko hormen bitartez.
Loturiko artikuluak
Materializazioa (artea)Artean, materializazioa artistaren ideia edo kontzeptu bat artelan baten bitartez gauzatu eta errealitatea bihurtzea, ikuslearekiko komunikazioa sortu ahal izateko. Materializazioa da beraz artelanari zentzua ematen diona, artelanaren azken…
Zazpigarren arteaZazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte klasikoen zerrendan dauden sei arteetatik haratago (arkitektura, eskultura, pintura, musika, dantza eta posesia) lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923)…
IkonostasioaIkonostasioa edo ikonostasia eliza ortodoxo eta Europa ekialdeko eliza katoliko batzuetan aldarea eta absidea elizako beste ataletatik bereizten duen pareta edo holtza da, zurez, metalez edo beste material…