Ikaskuntza-kurba trebezia edo eduki teoriko baten ikasketan denbora eta lorturiko ikaskuntza edo gaitasun-maila lotzen dituen kurba da, gehienetan kartesiar diagrama batez irudikatua. Hainbat eratako ikaskuntza-kurba bereizten dira, baina…
Ikasteko txokoak, ikaskuntza txokoak, ikasgelako txokoak edo ikas txokoak, haurren ikasgela batean antolatzen diren gure txiki bereziak dira, jarduera mota desberdinak lantzeko aukera ematen dutenak. Gela txokoetan banatzeak haurrak euren interes eta beharren araberako jarduerak aldi berean garatzea ahalbidetzen du, talde desberdinetan banaturik. Gainera, txoko horiek jolasgune moduan antolatu ohi dira, jolasa ikaskuntza esanguratsuko metodologiatzat hartuz. Irakaslearen aldetik, malgutasun handiagoko metodologia, irakaslea aldi berean ikasle guztien tutore izateari utzi egin eta ikasleari askatasun handiagoa ematen diona, aurkikuntza bidezko ikaskuntza bultzatuz era horretan.
Ikasteko txokoak proposatu zituen lehenengoa Maria Montessori pedagogo berritzailea izan zen.
Txokoen ohiko antolaketa bat
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.