Ikasliburua: Probabilitate-kalkulua


Probabilitate-kalkuluari buruzko ikasliburu oso bat, hemen, PDF formatoan.

Sarrera (ikus, gainera, Probabilitatea artikulua)

Probabilitatea gertakizun baten gertagarritasuna (alderantziz, ziurgabetasuna) neurtzen duen zenbaki bat da. [0, 1] tarteko balioak hartzen ditu ([%0, %100], ehunekotan adierazten denean). 1 baliotik zenbat eta gertuago izan, gertakizuna orduan eta gertagarriagoa edo ziurragoa izango da, eta 0tik zenbat eta gertuago, orduan eta ziurgabeagoa. Gertakizun baten probabilitatea 1 denean, gertakizuna ziurra dela esaten da, erabateko ziurtasunez gauzatuko dela pentsatzen baita. Probabilitatea 0 denean, gertakizuna ezinezkoa dela esaten da. Tarte horretan, 1 baliotik gertuko probabilitatea duten gertakizunak gertagarriak edo probableak direla esaten da; 0 probabilitatetik gertu dauden gertakizunak, berriz, gertagaitzak edo inprobableak direla esaten da. Adierazpenari dagokionean, honela idazten da A gertakizunaren probabilitatea: P(A).

Probabilitatea zorizko fenomenoak aztertzeko erabiltzen da. Adibidez, txanpon bat botatzen denean, ez dago jakiterik zer alde erakutsiko duen eta horrela txanpon bat bota eta gurutzeko suertatzeko probabilitatea %50 dela esaten da. Inondik ere zoriz gertatzen ez diren fenomenoak, berriz, deterministak direla esaten da, eta probabilitate-teoriatik kanpo geratzen dira (adibidez, eskuan dugun zerbait askatzen dugunean, lurrean jausiko da guztiz ziur). Fenomeno gehienak tartekoak dira, kausa jakina dutenak baina aldi berean aldakortasuna dutenak, erabateko ziurgabetasunera heldu gabe.

Ikus, gainera

308 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.