Konduktismoaren paradigmatik, ikaskuntza ez asoziatiboan subjektuen erantzun bakoitza, eta azken finean ikaskuntza eta portaera, estimulu bakar baten ondorioz, eta ez beraz estimuluen arteko loturez, gertatzen da; horien artean, ohikuntza eta sentsibilizazioa bereizten dira bereziki. Ikaskuntza ez asoziatiboaren adibidea da ohikuntzaren bitartez zarata etengabera (estimulua dena) azkenean ohitu eta horren aurrean egonezina erakusten ez duen pertsona. Ikaskuntza asoziatiboan berriz, estimuluen arteko lotura nabarmentzen da ikaskuntzaren garapenean: baldintzapen klasikoan, estimulu baldintzagabe eta estimulu baldintzatuen arteko loturaz, eta baldintzapen instrumentalean, errefortzu, omisio eta zigorren bitartez. Ikaskuntza asoziatiboaren adibidea da, aita etxera heltzen denean, pozik jartzen den haurra, dakielako jolasean hasiko dela berarekin (hemen bi estimuluak aita etortzea eta jolasa dira).
Loturiko artikuluak
Sentsibilizazioa (psikologia)Agian sentsibilizazio terminoaren adiera soziologikoari buruz bilatzen ari zinen. Psikologian, sentsibilizazioa estimulu bakar baten errepikapenaren aurrean subjektu batek gero eta erantzun biziago edo handiagoa emateko ikaskuntza-prozesua da. Sentsibilizazioa…
Ikaskuntza polizentrikoaIkaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…
Ikaskuntza esplizitua eta ikaskuntza inplizituaIkaskuntza esplizitua ikasteko asmo jakinarekin eta kontzientziarekin burutzen den ikaskuntza prozesua, ikaskuntza intentzionala eta kontzientea. Adibidez, ikasle batek irakasle batek zuzentzen duen ikastaro batera joanten denean barneratzen duen…