Orokorrean eta administrazio-agiriei buruz, igorpen-data agiri edo dokumentu bat sortu eta igorri edo bidali zeneko data da. Fakturen kasuan, igorpen-data faktura sortu zeneko data da, salerosketa edo egindako zerbitzuen datarekin bat etorri behar duena, eta beraz kontabilitatea egiteko erreferentzia gisa (ikus, periodifikazioa) hartu behar dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fecha de expedición, fecha de emisión.
Loturiko artikuluak
SortzapenaSortzapen-printzipioa transakzioak eta egitate ekonomikoak gertatu edo sortu egiten diren unean, sortzapen-datan alegia, erregistratu behar direla ezartzen duen kontabilitate-printzipio eta araua da, horiei dagozkien diru-fluxuak (ordaintzea eta kobratzea) noiz…
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…
Aldizkapena, aldizkakotzea edo periodifikazioaKontabilitatean, aldizkapena, aldizkakotzea edo periodifikazioa ekitaldi ekonomiko bakoitzari soilik dagozkion sarrerak eta gastuak egozteko prozesua da, diru fluxua noiz gertatu den kontuan hartu gabe. Sortzapen printzipioaren aplikazioa da.…