Ignoramus et ignorabimus latinezko esamoldea da (euskaraz, literalki, "ez dakigu eta ez dugu jakingo", zientziaren eta giza-jakintzaren mugak nabarmentzen dituena. Emil du Bois-Reymond medikuak (1818–1896) asmatu zuen, gizakiak sekulan ebatziko ez zituen zazpi enigma (materiaren eta indarraren izaera, mugimenduaren jatorria, bizitzaren jatorria, naturaren eraketa teleologikoa, sentsazioak, adimena eta erabakimen askea) ematearekin batera. David Hilbert matematikariak printzipio ezkor horren aurka azaldu zen, gizakia beti ikasi eta ikertzeko prest egon behar dela aldarrikatuz.
Loturiko artikuluak
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Noesia eta noemaFenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…