Berastegiko eta Nafarroako Elgorriaga herriko abizena. Elorriaga ("elorri-tokia") abizenaren aldaera da.

Igartuburu, eta beraz horren aldaera diren Igartiburu eta Igarteburu, XVII. mendean agertzen da Legazpin eta Antzuolan. Jatorria hainbat lekutan aurki daitekeen Igartu etxe-izenarekin loturik egon daiteke; izan ere, badaude Igartubeiti eta Igartuerdi izeneko baserriak, baina ez ordea Igartuburu izeneko etxerik, beste bi etxe-izen horiekin batera hirukotea osatuko lukeena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.