Diseinu unibertsalaren ideia orokorretik abiatuz, zeinaren arabera pertsona guztientzat, bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik guztientzat baliagarriak izan daitezen, produktu eta zerbitzuak diseinatzen diren, Ikaskuntzarako Diseinua Unibertsalak ikasle guztientzat baliagarria den ikaskuntza eredu bat plantatzen du, ikasleen aniztasunari erantzuteko eta ikaskuntza prozesuan inor bazterrean utzi gabe. 1980ko hamarkadaren erdialdean Estatu Batuetan zabaldu zen ikuspegia da, jatorrian ospitalean batean ingresaturik zeuden haurren problematika desberdinak batera kudeatzeko asmoarekin. Bereziki ikaskuntzarako aukera desberdinak planteatzean datza, ikaskuntzaren etapa desberdinetan, hala nola interesa piztu dezaketen egoera desberdinak sortuz eta inplikazio eta hautematerako ere aukera sorta eskainiz. Bere ezaugarri nagusia, beraz, malgutasuna da, printzipio orokorrak ezariz baina aldi berean kasle bakoitzak ikasteko dituen moduetara egokituz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Diseño Universal para el Aprendizaje.
Loturiko artikuluak
Diseinu multifaktorialakEstatistikan, diseinu multifaktoriala edo faktore anitzeko diseinua faktore batzuk batera aztertzen dituen esperimentu-diseinua da. Faktoreak batera aztertuz, ikergai den fenomenoaren ikuspegi osotua emateaz gainera, haien arteko interakzioak azalarazteko…
Diseinu faktorialaEsperimentuen diseinuan, diseinu faktoriala edo esperimentu faktoriala faktore batzuetako tratamendu guztiak gurutzatu edo konbinatzen dituen esperimentua da. Adibidez, hiru botika ezberdinek (A-B-C) eta bi dietak (X-Y) odolean dagoen substantzia…
Genero ikuspegiaGenero ikuspegia erakunde batean jarduera bat garatzean emakumeek jasan dezaketen diskriminazioa, desberdinkeria eta bazterketa egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko erabaki eta ekintzen multzoa da, gizon eta emakumeen…