Idortasuna edo lehortasuna


KategoriakGeografia

Muturreko idortasuna, Atacamako basamortuan.

Idortasuna, lehortasuna edo elkortasuna lurralde baten epe luzerako ezaugarri klimatikoa da, euri eskasa, tenperatura altuak, hezetasun txikia eta ebaporazio altua ezaugarri dituena. Ezaugarri klimatiko horrek lurraldearen landaredian, habitatean eta paisaian eragin zuzena du; hain zuzen ere lurralde lehorrek landaredi berezia dute, maiz xerofiloa, eta kasu askotan basamortuak dira.

Bereizi behar dira lehortasuna eta lehortea: lehortasuna lurralde baten berezko ezaugarri klimatikoa den bezala, lehortea epe laburreko fenomeno klimatikoa da, hilabete eta urte batzuetan zehar ohikoa baino euri baino gutxiago egin duenean, defizit hidrikoa eta ur-eskasia sorraraziz.

Zehatzago, Knoche indizea kalkula daiteke idortasuna neurtzeko:

    \[I_k = \cfrac{nP}{100(T+10)}\]

non T urteko tenperatura, P urteko prezipitazioa eta n urteko prezipitazio eguna. Indizea honela interpretatzen da:

  • Idortasun muturrekoa: 0 < Ik < 25
  • Idortasun nabarmena: 25 < Ik < 50
  • Idortasun normala:  50 < Ik < 75
  • Idortasun moderatua : 75 < Ik < 100
  • Idortasun txikia: 100 < Ik

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aridez.

Ikus, gainera

280 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.