Ideologia (definizioa)


KategoriakFilosofia

Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, gizartea ulertzean eta harremanak sozial eta politikoak eratzean eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera gutxiestea ideologia baten mendean dagoela argudiatuz; izan ere, Marxek kontzientzia faltsua deitu zion ideologiari. Hala ere, ez da posible ideologiatik libre izatea, guztion jokamolde eta proiektuak ideologia batek ezartzen duen giza izaera eta garapen ideal bati baitagozkio, maiz modu ezkutu eta estali batean bada ere; ez dugu, beraz, gizartea era neutral batetik ikusten, naturaltzat jo baina naturalak ez diren iritzi eta jarrera batzuetatik baizik. Louis Althusser (1918-1990) filosofo marxistak ideologia gizabanakoek euren existentzia-kondizio errealekin duten irudimenezko erlazioa dela definitu zuen; haren iritziz, ideologia menderatzaileak gizabanakoa bereganatu egiten du, eta horrela bere ideologiatik beste inondik ezin du gizabanakoa munduan bizi.

Aipuak

  • "Ez dakite zer egiten duten." - Slavoj Zizek esloveniar filosofoak ideologia definitzeko baliatzen duen sintoma edo adierazgarria.

Ikus, gainera

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.