Ideien teoria edo formen teoria Platon filosofoaren teoria ontologikoa da. Horren arabera, errealitatea bi eremutan banaturik dago (ikus, dualismo ontologikoa Platonengan): mundu fisiko sentikor edo hautemangarria, zentzumenen bitartez hauteman egiten duguna, eta ideien mundua edo formen mundua, beste eremu batean (ez du esaten non) existitzen diren gauza guztien modelo edo ereduak, arrazoimenaren edo adimenaren bitartez soilik geureganatu ditzakegunak (horregatik deitzen zaio baita ere mundu adigarria). Platonen arabera, ideietatik sortzen dira gauza guztiak, haiek eredu gisa harturik, eta horregatik esan liteke ideiak edo formak gauza fisikoak baino errealagoak direla; areago, Platonen arabera ideiak edo formak perfektuak dira, gauza fisikoak ez bezala. Izan ere, gauza bat bestea baino hobea dela esaten dugunean, gauza hori perfektuki nola izan beharko litzatekeen badakigulako da, hots, horren ideia buruan dugulako; horrela, adibidez, gure etxeko aulki bat ideien munduko aulkiaren kopia erdipurdikoa besterik ez da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Errealismoa (filosofia)Filosofian, errealismo filosofikoa objektuaren eta subejktuaren arteko bereizketa ontologikoari buruzko teoria filosofikoen multzoa da, errealitatearen berezko existentzia, subjektuaren gogamenaz haraindi objektuak benetan existitzen direla alegia, baieztatzen dutenak. Erdi…
UnibertsalakFilosofian, unibertsala objektu partikular zenbaitek duten propietate edo erlazio komuna da, gure kontzeptuen eta kanpoko gauzen artean dagoen lotura. Adibidez, berdetasuna objektu partikular berdeei dagokien unibertsala da, objektu…
HilemorfismoaHilemorfismoa naturako gauza oro materiaz eta formaz osaturik dagoela baieztatzen duen teoria metafisikoa da. Adibidez, aulki bati buruz, hilemorfismoan oinarriturik, materia zura eta forma aulkia aulki eta ez…